Lanpedusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6.000 etorkin baino gehiago erreskatatuta Mediterraneoan, egun batean

Alabaina, bederatzi pertsona hil dira. Italia eta Libia artean migratzaile gehien erreskatatu dituzten egunetako bat izan da.
11 ontzik baino gehiagok parte hartu dute operazioan. Artxiboko argazkia: EFE
11 ontzik baino gehiagok parte hartu dute operazioan. Artxiboko argazkia: EFE

6.055 bat migratzaile erreskatatu dituzte astelehen honetan 40 operaziotan, hainbat ontzitan, Mediterraneoko uretan. Bederatzi lagun, baina, hil egin dira bidean, hain zuzen, Italia eta Libia artean migratzaile gehien erreskatatu dituzten egunetako batean.

Italiako Kostazainek eman dute datuen berri. Erreskatatutako pertsonen artean, emakume haurdun bat eta adingabe bat zeuden, eta Lanpedusako ospitale batera eraman dituzte berehala.

Kostazainen itsasontzi batek 725 etorkin erreskatatu ditu, txalupa pneumatiko batean zihoazela. Gainera, beste 10 ontzik ere parte hartu dute erreskateetan, Libiako kostaldetik 30 bat itsas miliara.

Aurten, orain arte, 132.000 bat migratzaile erreskatatu dituzte, eta 3.054 inguru hil dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X