EAEko haurren % 16 pobrezia egoeran edo ongizaterik gabe bizi da
Euskadiko haurren % 16 (55.000 haur inguru) pobrezia egoeran edo ongizaterik gabe bizi dira. Save the Children erakundeak datu horiek gogorarazi nahi izan ditu Haurren Munduko Egunaren harira. Igandean izango da, abenduak 20, Haurren Eskubideen inguruko Hitzarmenaren urteurrena gogoratzeko. Esparru horretan, GKEak erakusketa bat aurkeztu du Bilboko metroan. Horren bidez haurren babesgabetasun egoerak ikusarazi dituzte eta Haurtzaroaren Barometroa argitaratu dute, haurren errealitatea bost dimentsioaren arabera aztertzen duena: pobrezia, hezkuntza, indarkeria, osasuna eta migrazioak.
Erakunde horrek adierazi du, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Beharrizanen datuen arabera, Euskadin bost haurretatik bat (hirutik bat Estatu mailan) bizi dela pobrezia edo gizarte-bazterkeria arriskuan. Horrek esan nahi du familiek ez dutela gastu guztiak estaltzeko baliabide nahikorik. Zehazki, 2012 eta 2014 artean, pobrezia erreala nabarmen igo zen seme-alabak zituzten bikoteen artean. 2014an, Euskadiko pobrezia kasuen % 51,9 familia mota horien kasuak ziren.
"Pobrezia ez da naturala, eta ekidin daiteke. Haurren Egun Unibertsalaren harira, gure egitekoa da desabantaila egoeran dauden haurrak gogoan hartzea. Legegintzaldi bati ekingo diogu eta Euskadin haurren pobrezia-indizeak jaistearen alde egin behar dugu lan, aitzakiarik gabe2, adierazi du Eva Silvanek, Save the Children erakundeko Euskadiko arduradunak.
Familien diru-sarrerek nutrizioa eta osasuna baldintzatzen dituzte, beste aspektu batzuen artean. Gure susmoa da Estatuan 266.055 haur ere egon daitezkeela malnutrizio egoeran, beren familiek ezin dutelako astean hiru aldiz haragi, oilasko, arrain edo baliokideak diren barazki-elikagaiak dituzten otorduak prestatzeko jatekoa erosi.
Hezkuntzari dagokionez, Save the Children erakundeak ohartarazi du Euskal Autonomia Erkidegoaren erronka nagusiak honakoak direla: 0 eta 3 urte bitarteko haurren hezkuntza-eskaintza handitzea (ikasketarik gabeko familien seme-alaben % 42 besterik ez daude maila horretan eskolatuta) eta derrigorrezko hezkuntzako zentro batzuetan jatorri etorkineko ikasleen gehiegizko kontzentrazioa saihestea (ikastetxe publiko batzuetan ikasleen % 80 ere etorkinak edo babesgabetasun egoeran daudenak dira).
Ikasgela barruko indarkeria ere kezkagarria da. Izan ere, DBHko ikasleen % 3,5ek aitortzen du inoiz norbaiti jazarri izana, eta ia bikoitzak (% 6,3) adierazten du eskola jazarpena jasan izana. Jazarpen hori egiteko moduari dagokionez, % 2,1ek sarearen bidez egin izana aitortu dute eta % 4,5ek adierazi dute Internet edo sare sozialen bidezko jazarpenaren biktima izan dela.
Erakusketa Bilboko metroan
Errealitate horiek ikustarazteko asmoz, Save the Children erakundeak hamar argazkiko erakusketa bat jarri du ikusgai, azaroaren 2tik aurrera. Erakunde horren Haurren Pobreziaren aurkako Programaren bidez arreta jasotzen duten familien eguneroko irudiak dira. Erakusketa honen helburua haurren babesgabetasun egoerak ikusarazte eta horien bizi-baldintzak hobetzeko beharrizana nabarmentzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta "Argia" aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, "Erroldarik gabe ez naiz existitzen" lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.