Hiesari buruzko biltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GIBa duten 5.400 pertsona artatzen ditu Osakidetzak

Donostiako biltzarraren inaugurazioan, hiesarena ez dela iraganeko arazoa, “egungoa baizik”, ohartarazi du Jon Darpon sailburuak.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, giza immunoeskasiaren birusa (GIB) duten pazienteen % 90ek jasotzen dituzte tratamendu antirretrobiralak Osakidetzan.

Hiesari buruzko biltzarra hasi da gaur Donostian, eta inaugurazio ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Darponek.

"Hiesarena egungo arazoa da, ez iraganekoa", ohartarazi du. Ildo horretan, Osasun sailburuak gogoratu du Estatuan urtero 3.000 kasu baino gehiago antzematen dituztela eta, ondorioz, erne egoteko deia egin du, gaixotasun hori duten pertsonen biziraupena nabarmen hazi bada ere.

Osakidetzak giza immunoeskasiaren birusa duten 6.000 paziente artatzen ditu, eta horietako 5.400ek erretrobiralen kontrako tratamendua jasotzen dute.

Darponen esanetan, Osakidetzak jarraitu egingo du egun hiesari aurre egiteko indarrean dituen programak aplikatzen.

Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren plan horien artean, hauek aipatu ditu: nerabeekin ikastetxeetan egiten dituztenak, botikarien elkargoekin batera egiten ari direnak (GIBa antzemateko test azkarrak, esaterako), xiringak trukatzeko programak, espetxeetan egiten dituzten kanpainak, drogak kontsumitzen dituzten pertsonei zuzendutakoak eta gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean egindakoak.

Hiesaren kontrako borrokak emandako urratsak “nabarmenak” direla esan du, baina erronka berriak azaldu direla erantsi du; izan ere, “lehen, GIBa zuen pazienteak bizirik irautea zen lehentasuna, eta orain GIBa duen pertsonak zahartzarora heltzen dira eta adin horretako lagunek dituzten arazoak izaten dituzte, bihotzeko gaitzak edo diabetesa, esaterako, eta gaixotasun horrek kontuan hartuta artatu behar ditugu”.

Bestalde, hiesaren kontrako elkarteek, Donostiako Udalak babestuta, bilkura egingo dute ostegunean Gipuzkoako hiriburuan, Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da entzierroaren ibilbidean, asteburuarekin batera, eta beranduago jaurti dute suziria ibilbideko eraikin batean izan den gorabehera batengatik.  Badirudi zezenek ez dutela nabaritu azken orduetan botatako euria, eta korrikaldi ikusgarriak ikusi dira adarren inguruan.

Gehiago kargatu