HIESA-ren aurkako eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GIBaren 'genozidioa': Milioi bat hildako baino gehiago 2015ean

NBEk tolerantziarako eta kontzientziaziorako deia egin du gaixotasuna erabat desagerrarazteko. Erakundearen erronka: 2030ean hildakorik eta gaixorik ez egotea.
HIESA SIDA EFE

2015. urtean, milioi bat pertsona baino gehiago hil ziren Giza Immunoeskasiaren Birusarekin (GIB) lotutako gaixotasunengatik, horietatik 100.000 haurrak ziren, heriotza kopuruak beheranzko joera hartu badu ere, eta 2005etik % 45 murriztu badira ere.

2030erako 30 milioi pertsonak sendagaia eskuratu ahal izatea da NBEren lehentasunetako bat, eta garapen jasangarriaren agendaren helburuen artean sartuta dago.

"Tolerantzia eta kontzientziazioak lagunduko dute gaixotasuna desagerrarazten", esan zuen Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, NBEren egoitzan bertan Hiesaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Egunaren bezperan egindako ekitaldi batean.

Ban Ki-moonen arabera, helburua lortzeko, beharrezkoa da komunitate ahulenak babestea: Afrikako Saharaz hegoaldeko emakume gazteak, gizonekin sexu-harremanak dituzten gizonak eta "zerbitzu eta zaintzarako sarbidea ez duten pertsona txiroak".

ONUSIDA NBEren Hiesaren aurkako Borrokaren Programaren arabera, 37 bat milioi lagun bizi dira GIBak kutsatuta, baina bitik batek bakarrik daki gaixo dagoela.

ONUSIDAk dioenez, zenbait eskualdetako GIBaren proba kopuru txikiak, bazterketak eta kontzientziaziorik ezak eragin du datu hori.

NBEko idazkari nagusiak nabarmendu zuenez, NBEren konpromisoa "inor atzean ez uztea da", eta 2030. urterako GIBaren ondorioz heriotzarik, bazterketarik eta gaixorik ez egotea dela gaineratu zuen.

Hala, "mundua osasunagoa eta zorionekoagoa" bilakatzeko ahaleginak batuko dituela adierazi zuen, talde sozial guztien duintasuna babestua eta errespetatua izan dadin, eta, egoera soziala eta bizi diren herrialdearen egoera gorabehera, mundu guztiak sendagaiak eskuratzeko aukera izateko.

"Hiesaren epidemia ez da bukatu, baina lor dezakegu", esan zuen Naomi Campbell modelo eta ekintzaileak aipatutako ekitaldian.

"Gaur elkartasuna adierazi nahi diet hiesa pairatzeko arriskua duten milioika emakume eta nerabeei. Mehatxu hirukoitza dute: GIBa dutela ez jakitea, sendagaiak lortzeko aukera ez izatea eta kutsatzeko arriskuaren aurrean babesik ez izatea", gaineratu zuen.

Bestalde, Ban Ki-moonen agintaldian (2007an hasi zen) lortutako aurrerapausoak nabarmendu zituzten. 2016ko ekainean 18,2 milioi lagunek izan zuten sendagaia jasotzeko aukera; 2015ean, 15,8 milioi izan ziren, eta 2010ean, 7,5 milioi.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan izan ohi den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Zorionez, ez da inor zauritu eta azkar kendu dituzte hondakinak. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren animalien lasterketa mantsotu, eta ibilbidea irrist egin gabe osatu dute, erritmo konstantean, korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utziz. Hirugarren urtea da jarraian ganadutegi honetako zezenek ez dutela adarkaturik uzten. Lehenengo balantzearen arabera, lau pertsona eraman dituzte kolpeengatik ospitalera, eta beste bat zezen-plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu