Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalamua atzeman diete eskola autobus batean zihoazen hainbat gazteri

Azkoiengo ikastetxe batera zihoan autobus batean kontrola egin du Foruzaingoak, eta bertan konfiskatu dute droga.

Asteon Foruzaingoak eskola garraioa zaintzeko abiatutako kanpainaren baitan, droga atzeman dute eskola autobus batean.

Ausazko kontrola egin dute Azkoiengo ikastetxe batera zihoan batean, eta agenteek, txakurren laguntzarekin, lau konfiskatze egin dituzte.

Ikasle batzuen zorroetan kalamua eta porruak topatu dituzte.

Foruzaingoaren hitzetan, droga aldean eramatea hutsegite larria da.

 

Albiste gehiago gizartea

MANISES (VALÈNCIA), 24/07/2025.- Aeropuerto de Manises (València). La compañía Vueling desembarcó este miércoles en el aeropuerto de València a un grupo de adolescentes franceses de un vuelo con destino París debido al "comportamiento conflictivo" de estos pasajeros que ponía "en riesgo el desarrollo seguro del vuelo", según ha informado la aerolínea y han confirmado a EFE fuentes de la Guardia Civil. EFE/ Kai Forsterling
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Frantziako nerabe batzuk hegaldi batetik atera dituzte "zalapartagatik", eta Israelek antisemitatzat jo du erabakia

"Oso jarrera gatazkatsua" zutela eta jokabide horrek ontziaren segurtasuna kolokan jartzen zuela ikusita, komandanteak ukatu egin zien ontziratzea 52 bidaiariri, horietatik 44 adingabeak eta 8 adinekoak (begiraleak), eta Guardia Zibilaren esku hartzea eskatu zuen, haiek hegazkinetik ateratzeko. Israelgo Gobernuak "antisemitismoari" egotzi dio, umeak juduak direlako. Irmo ukatu dute hori konpainiak (Vueling) eta Guardia Zibilak.

Gehiago kargatu