Noain
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñetik Madrilera zihoan hegaldi bat bertan behera, lainoengatik

Halaber, Madrildik Iruñera bidean zetorrena ere desbideratu egin behar izan dute.

Iruñean dauden laino handien ondorioz, Noain-Iruñea aireportutik Madrilera bidean atera behar zuen hegaldi bat bertan behera utzi dute. Handik hona zetorrena desbideratu egin dute, AENAtik jakitera eman dutenez.

Horiek ziren arratsalde eta gau honetarako aurreikusitako bi hegaldiak. Koruñatik zetorren charterra ere badago, Osasunako jokalariekin.

Oraindik ez da jakin 23:00etan iristea aurreikusita zegoen hegaldiak Noainen amaitu ahal izango duen edota desbideratu egin beharko duten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X