Bidaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lonely Planetek Bizkaiko golkoari buruzko gida aurkeztu du

Otsailaren 21ean jarriko dute salgai. Argitaletxeak eskualde bati buruz egiten duen lehendabiziko liburua da.
Loney Planetek 'Bay of Biscay' gida aurkeztu du gaur Bilbon.
Loney Planetek 'Bay of Biscay' gida aurkeztu du gaur Bilbon. Argazkia: EFE

Lonely Planet bidaia giden argitaratzaileak Bizkaiko golkoari buruzko gida aurkeztu du gaur goizean Bilbon. Bay of Biscay izeneko liburua otsailaren 21ean jarriko dute salgai.

Oraingoz gaztelerazko bertsioa eta Espainian bakarrik erosi ahal izango da. Hala ere, argitaletxeak etorkizunean Erresuma Batuan ere saltzeko asmoa du, Nuria Cabrero Lonely Planetek Espainian duen arduradunetako batek azaldu duenez.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik, Arabako Errioxatik, Nafarroa iparraldetik, Ipar Euskal Herritik eta Landatatik barrena hilabete eta erdiko ibilbidea egin ostean, eskualdeari buruzko gida "sakon eta praktikoa" osatu dutela azpimarratu du, "adin guztietako pertsonei" zuzendua.

Bidaiatzeko modua "aldatu" egin dela argudiatuta, ostatuen buruzko informazioa gidan ez gehitzea erabaki du Lonely Planetek.

Hauek dira Lonely Planetek gida egiteko izan dituen arrazoiak: Michelin izarren munduko per capita kontzentrazio handiena dagoen munduko lurraldea izatea (30 ziren 2015ean), egiten diren jaialdiak, surfa edota turismoaren gorakada.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X