SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat zauritu da Andoainen, sute batean kea arnastuta

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko. Eraikinean zeuden 12 bizilagunak kanpora atera behar izan dituzte, badaezpada.

47 urteko gizonezko bat zauritu da, bart, Andoainen, bere etxean piztutako sutean, kea arnastuta. Erietxera eraman dute, Tolosara.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 04:15 inguruan piztu da sua, Andoaingo Kale Nagusiko etxe batean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko. Une horretan eraikinean zeuden 12 bizilagunak kanpora atera behar izan dituzte, badaezpada. 05:30 inguruan itzuli dira euren etxeetara.

uren etxeetara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X