Jazarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ziberbullyinga prebenitzeko aholkuak

Gazteen % 21ek pairatu dute ziberbullyinga. Gero eta gazteago gertatzen zaie, gainera.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Ziberbullyinga, hau da, teknologia berrien bidez egindako eskola jazarpena, nerabeek aurre egin behar duten mehatxu nagusietako bat da.

Kelisto.es webgunearen arabera, Espainiako Estatuan gazteen % 21ek pairatu dute ziberbullyinga. Gero eta gazteago gertatzen zaie, gainera, umeek 10 urterekin jasotzen dutelako lehen smartphone edo telefono adimentsua.

Aipatutako webguneak honako aholkuak publikatu ditu jazarpen digitala prebenitzeko:

- Internetera konekta daitezkeen gailuak identifikatu (ordenagailuak, telefonoak, kontsolak...).

- Gailu horiei pasa-hitzak jarri, adingabeen sarbidea kontrolatzeko.

- Gurasoen kontrol sistemak aktibatu.

- Zenbait kontu sortu, batik bat ordenagailuetan, gurasoak administratzaileak izan daitezen, eta seme-alabek baimen mugatuak izan ditzaten.

- Internet modu seguruan erabiltzeko aholkuak eman seme-alabei, hala nola informazio pertsonalik ez ematea eskatzea.

- Musikaren eta bideoen deskargak mugatzea, malware ugari egon baitaiteke artxibootan.

- Txatetan, benetako izena ez erabili, eta ez eman datu pertsonalik.

- Sare sozialetan sartzeko 14 urtekoak izan behar dira nerabeak. Gurasoek seme-alabekin batera konfiguratu beharko lukete haien profilak, eta ezezagunen adiskidetze eskaerak ez onartzea gogorarazi.

- Sare sozialetan engainu baten edo indarkeriaren biktima izanez gero, Segurtasun Indarrengana jo.

Zure interesekoa izan daiteke

Estacion Renfe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da

Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.

Gehiago ikusi