Huescan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amurrioko eskiatzaile bat erreskatatu dute Candanchun, istripua izanda

27 urteko gizonak hanka apurtu du pistetatik kanpo eskiatzen ari zela.

Amurrioko 27 urteko eskiatzaile bat erreskatatu behar izan zuen atzo Guardia Zibilak, Candanchuko (Huesca) eski-estazioko pistetatik kanpo eskiatzen ari zela hanka bat apurtu ostean.

Astelehen honetan Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra "Tubo de la Zapatilla" aldean gertatu zen; eskarmentu handiko eskiatzaileak ibili ohi dira bertatik eskiatzen.

Amurrioko 27 urteko gizonezko bat da zauritutakoa, A.O.L.. Guardia Zibilaren talde bereziak erreskatatu zuen, eta helikopteroz eraman zuten Huescako San Jorge ospitalera, bertan artatu zezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X