150 merkatarik parte hartuko dute 2017ko Stock Euskadi azokan
Stock Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) outlet azokarik handienaren hamabigarren edizioa egingo da asteburuan Barakaldoko BEC erakustazokan, ostiraletik igandera. Azokak 1. pabiloiaren 12.500 metro koadroko eremua hartuko du eta 150 erakusle baino gehiagok parte hartuko dute. Aurten hainbat berrikuntza izango dira, 40.000 bisitari inguru bildu zituen aurreko hitzorduarekin alderatuz.
11:00etatik 21:00etara bisitariek lehen mailako marken eskaintzez gozatzeko, sarien zozketan parte hartu eta "food truck" delakoen eskaintza gastronomikoa dastatzeko aukera izango dute. Sarrerak bi euro balioko du, eta 14 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.
Azokak leku bakarrean % 80ra arteko beherapenez gozatzeko aukera eskainiko du berriro ere, moda, bitxi, osagai, edertasun, osasun, kirol jantzi, sukaldeko tresneria eta etxeko gauza, elektronika eta aisiako lehen marketan, besteak beste. Azken edizioan, 130.000 salerosketa baino gehiago egin ziren hiru egunetan. Hori dela eta, stockean dituzten salgaiei irteera emateko aukera izateaz gain, saltokiek erosle berrien aurrean euren burua ezagutarazteko aukera izango dute. Aurten marka hauetako produktuak izango dira salgai: Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver edota Geographical Norway.
Aurtengo berrikuntzen artean azpimarratzekoak dira ehun metro koadro eta apainketa propioa duten gune bereziak, horietako bat Calvin Kleini eskainitakoa, eta bestea Canhartt, Billabong edo Quicksilver moduko markekin surfeko modari eskainitakoa. Saltokien artean, nabarmentzekoak dira lehen aldiz egongo den laneko arropari eta uniformeei eskainitakoa edo azken edizioko arrakasta nagusietakoa izan zen personal shopper zerbitzuaren itzulera, besteak beste.
Stock Euskadi azoka finkatutako ekitaldia da dagoeneko, eta gero eta bisitari gehiago jasotzen ditu (orain bost hilabete egindako ekitaldian 40.000 bisitari inguru izan zituen, eta egun bakar batean 20.000).
Hitzorduak familia osoarentzako aisiarako gune izan nahi du eta, ondorioz, adin guztietara egokitutako ludoteka izango du (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusientzat), bai eta food truck eskaintza zabala ere. Furgoneta horiek parke natural gisa apaindutako gunea hartuko dute, Euskal Herriko janari tipikoak edo nazioarteko errezetak dastatzen dituzten bitartean bisitariek erlaxatzeko aukera izan dezaten.
Bestalde, azokak 3.000 euroko ekarpena egingo dio Bizkaiko Esklerosi Anitzaren Elkarteari (Adembi). Gainera, saltoki bat utziko dio, bertaratzen diren guztiei bere jardueraren berri emateko. Adembiko ordezkaritza batek jasoko du ekarpena larunbatean, martxoaren 11n, eguerdiko 12:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.