Emakumeen Nazioarteko Egunaren historia eta jatorria
Emakumeen Nazioarteko Egunaren historia mende bat inguruan garatu da, Nazio Batuen Erakundearen arabera:
1909: AEBko Adlerdi Sozialistak egindako deklarazio bati jarraiki, Emakumeen Egun Nazionala ospatu zen otsailaren 28an estatu guztietan, eta hala jarraitu zuten egiten otsailaren azken igandeetan, 1913ra arte.
1910: Internazionalak, Kopenhagen egindako bileran, nazioartera eraman zuen Emakumeen Eguna, emakumearen eskubideen alde eta sufragio unibertsala lortzeko asmoz. Proposamena aho batez onartu zuten 17 herrialdetatik joandako 100 emakumeek; horien artean, Finlandiako Parlamentuan ordezkaritza lortu zuten lehen hiru emakumeak zeuden. Ez zuten data zehatza erabaki.
1911: Kopenhagen aurreko urtean hartutako erabakiaren ondorioz, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldiz, martxoaren 19an, Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Herrialde horietan egindako mitinetan, milioi bat pertsona baino gehiago izan ziren, emakumezkoak zein gizonezkoak. Bozkatzeko eta kargu publikoak izateko eskubideak ez ezik, lanerako, lan hezkuntzarako eta lanean diskriminazioa ez jasateko eskubideak ere aldarrikatu zituzten.
1913-1914: Lehen Mundu Gerraren bezperan Bakearen aldeko mugimenduak eratu ziren garaian, Errusiako emakumeek Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuten lehen aldiz, 1913ko otsailean. Europan, emakumeek hitzaldiak egin zituzten hurrengo urteko martxoaren 8ko bueltan, gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko.
1917: Gerran bi milioi soldadu errusiar hil ostean, Errusiako emakumeek otsailaren azken igandea aukeratu zuten greba egiteko, "bakea eta ogia" eskatzeko. Politikariek kritikatu egin zuten greba, baina emakumeek egin egin zuten. Gainerakoa historia da: handik lau egunera, Errusiako tsarrak uko egin zion aginteari, halabeharrez, eta behin-behineko gobernuak bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei. Egun historiko hori otsailaren 23a zen, Errusian orduan erabiltzen zuten juliotar egutegiaren arabera; martxoaren 8a, egutegi gregorianoaren arabera.
1975: Emakumeen Nazioarteko Urtearekin batera, Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zuen aurrenekoz.
1995: Pekingo Plataforma eta Adierazpen historikoa 189 gobernuk sinatu zuten, eta emakumeen eskubideak gauzatzeko bide orria ezarri zuen.
2014: Emakumeen Egoera Soziala eta Juridikoaren Batzordeak egindako 58. edizioan (CSW58), genero berdintasunaren inguruko gaiak aztertzeko urteroko bileran, "Emakume eta neskentzako Milurteko Garapen Helburuen aplikazioan lortutakoak eta sortutako erronkak" izan zituzten hizpide. NBEko eta gobernuz kanpoko erakundeek Milurteko Garapen Helburuak gauzatzeko emandako aurrerapausoak eta egitekoak falta direnak aztertu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroa egin duenean izan da, hain zuzen ere, gaueko 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsi diote, dantzan jarri baitira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.