Bizkaiko Batzar Nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Supersaihesbidea 120 km/h-ra igotzeko ikerketa eskatu dute

Gaur egun, 100 km/h-ko abiadura-muga dago ezarrita, eta neurri hori "Super-surreko erabilera handitzeko" aukera da.
Supersur sahiesbidea
Supersur sahiesbidea

Bizkaiko Batzar Nagusiek Foru Aldundiak Metropoli Hegoaldeko Saihesbideko, Supersaihesbideko, abiadura-muga 120 km/h-ra igotzeko aukera ikertzea onetsi dute gaur. Bidesaria duen autopista honen erabilera handitzeko neurria da hori.

PPk aurkeztu du proposizio hori, eta Aldundiak Supersaihesbideko abiadura-muga 120 km/h-ra igotzeko aukera ikertzeko eskatu du Jesus Isasi PPko ahaldunak Bizkaiko Batzarren Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako Batzordean. Gaur egun, 100 km/h-ko abiadura-muga dago ezarrita, ganberak adierazi duenez.

Ekimena PPren botoez gain, EAJ eta PSE-EEren botoekin onetsi dute. EH Bilduk eta Ahal duguk ez dute botorik eman.

Isasik azpimarratu duenez, ekimen horrek "Supersaihesbideko erabilera handitzeko" aukera da.  "Supersaihesbidetik "10.700 ibilgailu", horietatik 2.000 pisu handikoak, igarotzen dira. Horrela, A-8 autobideko trafikoa arinduko zen, bertatik, egunean "102.000 ibilgailu" igarotzen dira, esan du batzarkideak.

PPko ordezkariak azaldu duen arabera, Aldundiari eskatutako ikerketak abiadura handitzeko neurriak "teknikoki eta juridikoki" bideragarria den argituko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X