Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bermeoko Santa Maria elizan piztutako sute txiki bat itzali dute

Sutea 11:00etan piztu da; dirudienez, galdara batek su hartuta. Inork ez du minik hartu, eta oraindik ez dute kalteen berri eman.
Ezbeharra Santa Maria elizan jazo da. Argazkia: Xabier Casado

Gernikako suhiltzaileek sute txiki bat itzali dute igande goiz honetan Bermeoko Santa Maria elizan, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Dirudienez, galdara batek su hartu duenean piztu da sutea, 11:00etan. Ordubete lanean egon ostean, sugarrak amatatzea lortu dute suhiltzaileek.

Inor ez da zauritu, eliza hutsik baitzegoen (meza 12:00etan zen), baina oraindik ez dute kalteen berri eman.

-8">

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu