Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agustin Sanchez Lavega, 2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria

Sanchez Lavega irakaslea aitzindari izan da Euskadiko espazio-zientzien arloan astronomia eta astrofisika txertatzen.
Agustin Sanchez Lavega. Argazkia: Hezkuntza Saila
Agustin Sanchez Lavega. Argazkia: Hezkuntza Saila

2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria Agustin Sanchez Lavega astrofisikari eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Fisika Aplikatuko katedradunak jasoko du. Zientzia eta Teknologiaren arloan entzute handiko bost ikerlarik osatu dute 21. edizio honetan.

Sanchez Lavega irakaslea aitzindari izan da Euskadiko espazio-zientzien arloan astronomia eta astrofisika txertatzen. EAEn, GCP – Planeta Zientzien Taldearekin gauzatu zen ikertzaile-eskola bat sortu zuen, eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Espazio Gela eta Behatoki Astronomikoa fundatu zituen 2009an.

Sanchez Lavegak eremu esperimentalean behaketak egin ditu teleskopio eta plataforma espazial ezberdinak erabiliz, eta arlo teorikoan, Jupiter, Saturno eta horren satelite Titanen atmosferetako ekaitz-ereduak egin ditu, Venus, Jupiter eta Saturnoko zirkulazio orokorraren eta haizeen inguruko ereduen bidez eta planeta erraldoietako antizikloi eta zikloi erraldoien izaerari buruzkoak garatuz.

Agustín Sánchez Lavega _Hezkuntza Saila

Agustin Sanchez Lavega. Argazkia: Hezkuntza Saila

Oinarrizko zientzian egin duen ikerketaz gain, Sanchez Lavega irakasleak astronomia-instrumentazioaren garapen teknologikoan ere dihardu, EHUren PlanetCam proiektuan. Teknologia espazialaren eremuan, Europako Espazio Agentziaren zenbait proiektutan parte hartu du, hala nola, Venus Express misioaren VIRTIS proiektuan, eta JUICE misio espazialaren MAGIS proiektuan. Gainera, Martitz planetarako NASAren Mars 2020 misioan MEDA instrumentuaren ikertzailekide eta koordinatzaile zientifiko izendatu dute.

Era berean, Sanchez Lavega irakasleak lan intelektual trinkoa ere egin du, astronomia eta espazio-zientzietako ezagutzaren zabalkundearekiko konpromisoa hartuta. Zabalkunde eta saiakera liburu zenbaiten idazle ere bada: "Planetas Exteriores" (1987), "Origen y Evolución: desde el Big Bang a las sociedades complejas" (1999) eta "Misterios a la luz de la Ciencia" (2008).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X