Errekaleor auzoko etxebizitzak bota egingo dituztela dio Urtaranek
Gasteizko Udalak aurreikusitako planekin jarraitu eta Errekaleor auzoko etxebizitzak lurrera botako dituela esan du ostiral honetan Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.
Urtaranen esanetan, argindarra mozteko jokabidea “neurrizkoa eta orekatua” izan zen, eta gogora ekarri du 2015ean Errekaleor auzoan piztutako sutean hiru txakur hil zirela. Hala, ezbehar elektrikoak saihesteko argindarra moztea agindu zutela esan du.
Ildo horretatik, Errekaleor auzoan bizi diren 150 bat lagunen segurtasuna arriskuan dagoela azpimarratu du Gasteizko alkateak, eta noizbait ezbehar bat gertatuko balitz horren ardura Gasteizko Udalarena izango litzatekeela gaineratu du.
Urtaranek ez du zehaztu bertan bizi diren lagunak noiz kaleratuko dituzten ezta eraikina noiz botako duten ere, baina Udalak aurreikusitako planekin aurrera jarraituko duela azaldu du. Ondoren, ortu ekologikoak eta berdegune berriak sortzeko proiektuak aztertuko dituztela iragarri du.
Gasteizko alkateak argi utzi du ezinbestekoa dela herritar guztien segurtasuna bermatzea. Hala, Errekaleor auzoko bizilagunen segurtasuna bermatu ahal izateko "lehenbailehen" erabaki bat hartuko duela esan du. Dena dela, momentuz ez du horri buruzko datu gehiagorik eman.
Azkenik, bertan bizi diren herritarrei dagokienez, Udalak hiriko beste leku batzuetan bizitzeko aukera eman diela azaldu du. Alabaina, orain arte ez dela posible izan esan du.
e izan esan du.Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak espetxera bidali du Iruñean emakume bat labanaz zauritu zuen 84 urteko gizona
Erasoa ostiralean gertatu zen, Arrotxapea auzoan, eta zerbitzuz kanpo zegoen foruzain batek geldiarazi zuen gizona. Larri zauritu zuen emakumea.
Ikusmin handia abuztuaren 12ko eklipse osoa dela eta
Ilargia pixkanaka hasiko da eguzkia estaltzen, 19:30 aldera, eta unerik gorena 20:27 eta 20:28 bitartean izango da gurean. Jende askok ez du fenomeno hori galdu nahi, eta Nafarroa hegoaldeko ostatuak gainezka daude egun horretarako.
90 ibilgailu eta 215 pertsona identifikatu dituzte Gasteizen legez kanpoko lasterketa batean
Larunbat honetan, 23:00ak aldera, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontrol bat antolatu dute legez kanpoko auto-lasterketa bat atzemateko, Gasteizko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, txartel bat lapurtu eta hainbat dendatan erabili ostean
Txartela Bilboko erdiguneko hotel bateko langileen aldageletan lapurtu zuen.
N-1 errepidean errei bat itxiko dute gauez, Andoainen, oinezkoen pasabide bat konpontzeko
Noranzko bakoitzean errei bat itxiko dute 22:00etatik 06:00etara, urtarrilaren 11tik 25era, Bazkardon.
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea egotzita
Gizonak salaketak zituen genero indarkeriarekin lotutako delituengatik.
Aguazila, desagertzear den lanbidea, ezinbestekoa da oraindik ere herri txikietan
Udal langileak dira aguazilak, orotariko eginkizunak dituzte, eta kalean ordu asko ematen dituztenez, herritar guztiek ezagutzen dituzte. Herri batzuetan, ordea, lan zaila ere egin behar izaten dute, isunak jartzeko eskumena ere baitute.
Emakume bat atxilotu dute Zierbenan, errentariari 24.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita
Maizterraren txartelarekin dirua ateratzea eta erosketak egitea leporatu diote atxilotuari. Biktimak ez zion horretarako baimenik eman, eta konturatu ere ez zen egin.
Venezuelan preso egon den Andres Martinezen aitak azken hilabeteetan gertatutakoa azaldu du
Andres Martinez bilbotar gaztea ondo eta pozik dago, lehen gaua etxean igaro ondoren. Jose Maria Basoa lagunarekin batera atxilotu zuten Venezuelan, Orinoko ibaia zeharkatu ostean, eta elkarrekin egon dira askatu arte.
Zazpi lagun zauritu dira Bilboko Atxuri auzoko eraikin batean, patinete elektriko bati bateria lehertu ondoren piztutako sutean
George Steer kaleko 6. zenbakian hasi dira garrak, beheko solairuan. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta hiru bloke jendez hustu behar izan dituzte. Zaurituetako lau ospitalera eraman behar izan dituzte, eta beste hiru lekuan bertan artatu dituzte.