Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarra kendu dute Errekaleor auzo okupan, eta 3 lagun atxilotu dituzte

"Istripu elektrikoa jazotzeko arriskua" dagoela argudiatu du Industria Sailak. Hiru pertsona atxilotu dituzte auzoan izandako istiluetan.
18:00 - 20:00
Ertzaintza Errekaleor auzoan dago; hainbat gazte daude bertan

Ertzaintzaren hainbat patruila Errekaleor auzo okupatuan (Gasteiz) azaldu dira goizean "argindarrarekin lotutako hainbat lan" egin behar zituzten Iberdrolako langileekin batera. Gerora jakin denez, "arautu gabeko elektrizitate harguneak" kentzea izan da euren asmoa.

Iberdrolako iturriek jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailetik aipatu harguneak desgaitzeko agindua jaso dute "istripu elektrikoren bat gertatzeko dagoen arriskuagatik"; izan ere, dagoen instalazioak ez du segurtasun-neurriak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiririk.

"Istripuak ekiditeko joan gara, legez kanpo baitaude sarera lotuta eta ez dute instalazio elektrikoaren ziurtagiririk, ez dituzte betetzen baldintza teknikoak, ezta segurtasunezkoa ere. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailetik bi errekerimendu daude argi indarra eteteko, pertsonentzat eta higiezinentzat arriskutsuak izan daitezkeen egoerak saihesteko asmoz", nabarmendu dute Iberdrolatik.

ERREKALEOR EFE 02

Iberdrolako teknikari bat Errekaleorreko elektrizitate harguneak kentzen. Argazkia: EFE

Hiru atxilotu

Autogestionatutako proiektua "arriskuan" egon zitekeela iritzita, 100 bat gazte auzoko eraikin baten aurrean jesarri dira, teknikariak sar ez zitezen. Bildutakoak ateratzen hasi da Ertzaintza, eta hiru pertsona atxilotu ditu, agenteei eraso egitea eta erresistentzia agertzea egotzita, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Errekaleor Bizirik taldeko bozeramaile baten esanetan, Iberdrolako langileak "argindar hornidura etetera" joan direla susmatuta, hori saihesteko asmoz, "erresistentzia baketsurako deia" egin dute. Gazte talde bat eraikinaren aurrean eseri da, eta batzuk kateatu egin dira.

Segurtasun Saileko iturrien arabera, hiru gazte atxilotu dituzte agenteei eraso egitea eta erresistentzia agertzea leporatuta. Horrez gain, beste bi ikerketapean jarri, eta hainbat identifikatu dituzte.

ERREKALEOR EFE 03

Hainbat gazte protestan, Errekaleorren. Argazkia: EFE

Ertzaintzak auzorako sarbidea itxi du, eta, zenbait kazetarik salatu dutenez, ez diete bertatik bertara informatzen utzi. Eguerdiko 14:30ean Ertzaintza oraindik bertan zegoen, Iberdrolako teknikariek euren lana noiz bukatuko zain.

2016ko martxotik, Udalarenak dira Errekaleorreko eraikinak, eta horiek husteko auzibidea abiatuta du Gorka Urtaranek zuzentzen duen erakundeak. 2013ko irailetik auzoko 24 atari okupatuta daude, eta 130 pertsona bizi dira bertan.

Manifestaziora deitu dute

Errekaleor Bizirik mugimendutik manifestazioa egitera deitu dute gaur arratsaldean, 19:00etan, Andra Maria Zuriaren plaza, gertatutakoaren aurka protesta egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un niño usa el teléfono móvil y una tablet, a 18 de octubre de 2023, en Madrid (España). Según la Vanguardia, en España se estima que el 21% de los adolescentes es adicto a la red y casi la mitad reconoce que tiene "un contacto activo" cada 15 minutos. La Administración del Ciberespacio de China (CAC) ha propuesto una nueva medida que cambiaría la rutina de los menores de edad. El organismo pretende limitar el uso de smartphones para las personas menores de 18 años, con el objetivo de controlar el uso de Internet entre los más pequeños.



Eduardo Parra / Europa Press

18 OCTUBRE 2023;MADRID;ADOLESCENTES;CONSUMO TELÉFONO MÓVIL

18/10/2023
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Herriko mediku eta pediatrek pantailek arrisku larriak dakartzatela ohartarazi dute, eta ikasgeletan mugikorrik ez izatea eskatu

Altxa Burua mugimenduarekin batera, sendagileek eta pediatrek txosten bateratua plazaratu dute, lehenengoz. Lan horretan, pantailen aurrean denbora luzez egoteak adingabeengan dakarren eragin negatiboa aztertu dute; alde batetik, buru osasuna aipatu dute: loaren nahasmenduak, antsietatea... Bestetik, erabilera gehiegizkoak obesitatea, ikusmen-arazoak eta hizkuntzaren atzerapenak eragin ditzakeela ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X