NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruindar gazte batena izan daiteke Argan aurkitutako gorpua

11:00k aldera aurkitu dute gorpua, Santa Engrazia zubiaren alboan. Foru Poliziak ikerketa zabaldu du, gorpua identifikatzeko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
18:00 - 20:00
Gorpu bat aurkitu dute Arga ibaian, Iruñean

Gorpu bat aurkitu dute gaur goizean Arga ibaian, Iruñean, Gipuzkoa etorbidearen parean, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Lehen ikerketen arabera, baliteke gorpua joan den astetik desagertuta zegoen Sanduzelai auzoko 23 urteko mutilarena izatea. 

Orain arte zabaldutako datuen arabera, 11:00k aldera aurkitu dute gorpua, Santa Engrazia zubiaren alboan. Foru Poliziak ikerketa zabaldu du, gorpua identifikatzeko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Polizia Judizialeko, Foruzaingoko eta Larrialdietarako Zerbitzuetako langileak bertaratu dira gertatutakoa argitzera.

Desagertutako gaztearen familiak joan den astean jarri zuen salaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X