Bizikletak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxan da berriro Iruñeko Biziz zerbitzua, arazo teknikoen ostean

Maiatzaren 24ean geratu zen bertan behera, duela sei hilabete hasi ziren arazo tekniko batzuk medio.
Iruñeko Gaztelu paza. Foto: Nestor Martínez
Iruñeko Gaztelu paza. Foto: Nestor Martínez

Iruñeko Biziz zerbitzua, 5 base eta 85 bizikleta dituena, berriro jarri dute gaur martxan zerbitzuaren esleipena duen enpresak arazo teknikoak konpondu ostean.

Maiatzaren 24ean geratu zen bertan behera zerbitzua, duela sei hilabete hasi ziren arazo tekniko batzuk medio.

Arazoa konponduta, Gaztelu plazan, Zezen plazaren aldamenean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nafarroako Unibertsitatean eta Anelier pasealekuan jarri dituzte 85 bizikletak.

Era berean, udal zerbitzu juridikoak esleipena duen enpresa zigortzeko prozesuan ari dira lanean, 4.338 pertsona baitaude kaltetuta.

Nbici-Biziz zerbitzuak 10.238 mailegu egin zituen iaz, 38.420 kilometro zeharkatu zituzten, aurreko urtean baino % 50 gehiago. Horrek 2.305 litro erregaiko eta 3.020 euroko aurrezkia eragin zuen, 5.376 kilo CO2 aurreztearekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X