Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek baserri bat kiskali du Errezilen (Gipuzkoa)

Sua 03:20an piztu da. Zorionez, ez da inor zauritu.
18:00 - 20:00
Errezilgo Antzelai baserria kiskalita

Sutea piztu da bart Errezilgo (Gipuzkoa) baserri batean eta garren ondorioz, erabat kiskalita geratu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, Ezama auzoko baserri batean 03:20an piztu dira garrak.

Zorionez, ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta garrak amatatzea lortu dute. Kalte materialak handiak dira, eta baserria erabat kiskalita geratu da. 07:30ean suhiltzaileak bertan ziren oraindik, freskatze lanetan.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu