Lapurreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Armatutako gizon batek lapurreta egin du Kutxabanken bulego batean, Bakion

Gertakariak astelehen goizean jazo ziren bankuak San Pelaio Bide Nagusian duen bulegoan.

Armatuta zegoen eta burua estalita zuen gizon batek lapurreta egin zuen atzo, astelehenarekin, Kutxabankek Bakion (Bizkaia) duen bulegoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak 09:30 aldera jazo ziren Kutxabankek San Pelaio Bide Nagusian duen bulegoan.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta lapurra identifikatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X