Paella txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aixerrotan zauritutako bost emakumeetatik lauk Gurutzetan jarraitzen dute

Horietako bat larri dago, gorputzaren % 60 erreta baitauka; beste hirurak "egonkor" daude. Ertzaintzak atestatua egingo du.
Argazkia: EiTB

Atzo, igandea, Aixerrotako (Getxo) paella txapelketan izan zen eztandaren ondorioz zauritutako bost emakumeetatik lauk Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatean jarraitzen dute; horietako bat larri dago.

Ospitaletik Eferi adierazi diotenez, Erredura Handien Unitatean dauden lau emakumeetatik bat larri dago, gorputzaren % 60 erreta. Gainerakoak, berriz, "egonkor" daude.

Ikerketari dagokionez, Ertzaintzak atestatua egingo du gertatutakoaren nondik norakoak argitu, eta, hala badagokio, erantzukizun judizialak zehazteko.

Ezbeharra arratsaldean gertatu zen. Han zegoen pertsona batek lehergaia bota omen zuen sutara, eta horrek eragin omen zuen leherketa.

Bestalde, Imanol Landa Getxoko alkateak tamalgarritzat jo du gertatutakoa, eta biktimak ahalik eta arinen sendatzea espero duela esan du.

Getxoko alkatea (atzo bertan agertu zuen bere atsekabea, gertatutakoaren berri izandakoan) zaurituen egoera gertutik jarraitzen ari da, eta ahalik eta lasterren osatzea opa die biktimei.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ehgam-ek transfobian jarri du arreta aurten bere sariak banatzeko ekitaldian

Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak Loratuz Lotu, Lumagorri, Anitzak eta SuminTrans kolektiboei eman die Urrezko Hirukia saria, Gurutzetako Ospitalearen Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko erabiltzen duen modua salatzen egindako lanagatik. Bestetik, feminista "transbaztertzaileek" Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman diete Larruzko Espartina "antisaria", haur eta nerabe transak jomugan jartzeagatik.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Motor-gidari bat hil da trafiko-istripuan Errezilen

Ezbeharra 17:45 inguruan gertatu da, Errezilen, GI-2634 errepidetik zihoan motozikleta bat bidetik atera denean. Gidaria, gizonezkoa, istripua izan den tokian bertan hil da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erripa, Nafarroa, Adiskidetasun, Villarias eta Askao kaleetako trafikoa moztu eta aparkelakuak okupatuko dituzte Erripa kalean larunbat honetan

BBK Fundazioaren X. urteurrenaren harira itsasadarrean programatutako BBK Ria jaialdia dela-eta egingo dituzte kale-mozketak. Seinalistak egongo dira eragindako eremuetako garajeetako sartu-irtenak bideratzeko. Bilbobuseko zerbitzuan ere egongo dira aldaketak, eta horren inguruko informazioa izango da Bilbobusen aplikazioan eta markesinetan.

Gehiago kargatu