Motor-gidari bat hil da trafiko-istripuan Errezilen
Ezbeharra 17:45 inguruan gertatu da, Errezilen, GI-2634 errepidetik zihoan motozikleta bat bidetik atera denean. Gidaria, gizonezkoa, istripua izan den tokian bertan hil da.
Gaur arratsaldean, GI-2634 errepidean, Errezil parean gertatu den zirkulazio-istripu batean motor-gidari bat hil da errepidetik aterata.
Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, ezbeharra arratsaldeko 17:45 inguruan gertatu da Azpeititik Errezilerako GI-2634 errepidean zihoan motozikleta bat bidetik atera denenan.
Motor-gidariak oso lesio larriak izan ditu, eta alferrik izan dira bertaratutako osasun-taldeak haren bizitza salbatzeko ahalegin guztiak, eta laguntza ematen ari zitzaion medikuak heriotza berretsi du.
Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko.
Bi hildako gaur euskal errepideetan
Arratsaldeko lehen orduan pertsona bat hil da N-121 errepideko 27. kilometroan, Puiun (Nafarroa), izandako ezbehar batean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre egin dute talka, eta, ondorioz, N-121 errepidea itxi, eta AP-15etik desbideratu dute zirkulazioa.