46 urteko barañaindar bat hil da Puiun, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda
58 urteko kamioilaria, berriz, onik atera da. Kamioia errepidetik atera eta irauli egin da.
46 urteko gizon barañaindar bat hil da gaur N-121 errepideko 27. kilometroan, Puiun (Nafarroa), izandako ezbehar batean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Ezbeharra 14:56an gertatu da.
Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre egin dute talka, eta, ondorioz, N-121 errepidea itxi, eta AP-15etik desbideratu dute zirkulazioa.
58 urteko kamioilaria onik atera da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin autoko gidariaren bizitza salbatzeko, eta bertan hil egin da. Bestalde, kamioia errepidetik atera eta irauli egin da.
Guardia Zibila, Foruzaingoa, suhiltzaileak eta osasun-langileek bertaratu dira.
Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten.
Guardia Zibila ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.