BBK Ria jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erripa, Nafarroa, Adiskidetasun, Villarias eta Askao kaleetako trafikoa moztu eta aparkelakuak okupatuko dituzte Erripa kalean larunbat honetan

BBK Fundazioaren X. urteurrenaren harira itsasadarrean programatutako BBK Ria jaialdia dela-eta egingo dituzte kale-mozketak. Seinalistak egongo dira eragindako eremuetako garajeetako sartu-irtenak bideratzeko. Bilbobuseko zerbitzuan ere egongo dira aldaketak, eta horren inguruko informazioa izango da Bilbobusen aplikazioan eta markesinetan.

BBK Fundazioaren X. urteurrenaren harira itsasadarrean programatutako BBK Ria jaialdiaren eraginez, trafikoan gorabeherak izango dira larunbat honetan Bilboko hainbat kaletan. 

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, larunbat honetan (ekainak 28) 17:00etatik 22:30era arte, gutxi gorabehera, trafikorako itxita egongo dira Nafarroa, Adiskidetasun eta Villarias kaleak. Erripa kalea, berriz, 16:00etan itxiko dute eta aparkalekuak okupatuko dituzte, gainera. Aurretik, eremua hesituko dute. 

Seinalistak egongo dira eragindako eremuetako garajeetako sartu-irtenak bideratzeko, betiere segurtasuna bermatzeko.

Ikuskizunera gerturatzen den jende kopuruaren arabera, baliteke Askao kalea ere zirkulaziorako ixtea. Hor ere egongo dira seinalistak, eragindako garajeetako sartu-irtenak bideratzeko.

Bilbobuseko zerbitzuan ere egongo dira aldaketak, eta horren inguruko informazioa egongo da Bilbobusen aplikazioan eta markesinetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X