Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalte handiak eragin ditu pabiloi batean, Nuvillan

Lokala nekazaritza-makinak gordetzeko erabiltzen zuten; beraz, kalteak handiak izatea espero dute. Antza denez, ustekabeko sutea izan da.
18:00 - 20:00
Sute batek kalte handiak eragin ditu pabiloi batean, Nuvillan

Sute batek kalte handiak eragin ditu gaur, ostirala, nekazaritza-makinak gordetzeko erabiltzen den pabiloi batean, Nuvillan (Araba).

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dionez, 07:30 inguruan deitu diote Ertzaintzari, lokal horretatik ke handia ateratzen ari zela ohartarazteko.

Hala, Espejoko Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 10:00etarako hartu dute sua kontrolpean. Halere, suhiltzaileek bertan geratu dira, tenperatura handiak hartu dituzten makinak hozten.

Antza denez, sua ustekabean piztu da.

Ertzaintzak zirkulazioa A-3322 errepidetik desbideratu behar izan du, keak ibilgailuen joan-etorriari traba egiten ziolako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X