Huesca
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aretxabaletako mendizalea bilatzeko lanetan, arrastorik ez oraingoz

20 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB
Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB

Guardia Zibilak Radio Euskadiri baieztatu dionez, Pirineotan (Huesca) desagertutako Aretxabaletako (Gipuzkoa) mendizalea aurkitzeko bilaketa lanek ez dute, oraingoz, ondoriorik izan. Lanetak dihardutenek ez dute arrastorik topatu, oraingoz.

Ostiralean, 062 zentralean abisu bat jaso zuten, 112ren bitartez, gizon bat (20 urte ditu) Respomuso aterpearen eta Balaitus tontorraren arteko bidea egitera joan zela esanez, eta itzuli ez zela jakinaraziz. Dirudienez, goi-mendiko gune oso teknikoa da bide hori.

Bilaketa lanak egin dituzte asteburu osoan zehar eta gaur goizen, berriro ekin diete, Panticosako eta Jakako Mendi Erreskateko langileek eta Guardia Zibilaren Aire Unitatekoek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X