Black Friday: Heldu da 'azaroko merkealdia'
Bai, heldu da eguna. Matraka ederra eman dugu hedabideok, dendok euren mezu elektroniko eta sms samaldarekin, eta sare sozialek. Gaur, azaroak 24, 'Black Friday' edo ostiral beltza da. Zaila da kontsumoaren —kontsumismoaren, zergatik uka!— atzaparretatik ihes egitea, eta... erne! Kasu askotan ez baita ostiral honetan amaituko; denda gehienek igandera edota astelehenera arte, 'Cyber Monday' edo ziberastelehena, luzatuko dute eta.
Madison Market Research merkatu ikerketarako etxeak iaz Estatuko 1.700 kontsumitzaileri galdetuta egindako inkestaren arabera, hiru produktu talde hauetako zerbait erosteko asmoa zuten ostiral beltzean: kontsolak eta bideo jokoak (itaundutakoen ia % 60k halakoren bat erosi nahi zuten), jostailuak (% 36) eta arropa eta oinetakoak (% 30).
Amazon sareko saltokian 2016ko 'Black Friday' egunean salduenen zerrenda ere apeta horien lekuko da. Hala, PlayStation 4 Slim kontsola eta FIFA 2017, Uncharted 4 eta Call of Duty jokoak ageri dira gehien erosi ziren zerrendaren goi-goian. Fisher Price markako Robi robotak ere etxeko txikienak limurtu zituen.
Hori horrela, zerrenda honetan dituzu bilduta produktu horietan merkealdia egiten ari diren saltokiak:
KONTSOLAK ETA BIDEO JOKOAK
Amazon 'sareko erosketen erregeak' joan den astean ekin zion 'Black Friday' eguneko eskaintzak egiteari. 15.000 produktutan beherapena egiten ari da (iaz baino % 50 gehiago), % 20 eta % 40 arteko deskontuarekin. Azaroaren 27ra arte, ziberastelehenera arte, egongo dira indarrean eskaintzetako batzuk. Hemen aurkituko dituzu bideo jokoak eta kontsolak merkeago. PS4a (500 GB) eta 'Minecraft' jolasa 249, 90 eurogatik eskura dezakezu.
Media Markt saltokia ostegunean hasi zen "pagotxak" eskaintzen eta igandera arte eutsiko dio. Atal honetan dituzu bideo joko eta kontsolak. Beste eskaintzen artean, Play Station 4 (P4, 500 GBkoa) 245 eurotan du, 'Call of Duty WW-II', 'Uncharted' eta 'Has Sido Tu' jolasekin batera.
Beep eta PC Componentes informatika dendek ere ostiral beltzean parte hartu dute. Beepen % 20-50 arteko deskontuak ari dizkiete egiten produktu jakinei. PC Componentes webguneak PS4, XBox eta Nintendo DS2 kontsoletan merkealdia egin du.
Wortenek prezio erdian ditu ehunka produktu. PS4 Slim (500 GB) kontsolak ('Has sido tu' jolasarekin) 245 euro balio ditu.
FNAC % 50 inguruko beherapena egin die hainbat produkturi. PS4 Slim kontsola 249,99 eurotan dute, adibidez. El Corte Ingles saltoki handia ere 'Black Friday' egunean parte hartzen ari da, igandera arte (% 40). Bideo jokoetan eta kontsolei dagokienez, Xboxa % 30 merkeago dute eta PS4a %15 merkeago. Carrefour supermerkatu kate frantsesak igandera arte egingo du Gabon aurreko merkealdiari; kontsola eta bideo jokoen prezioak atal horretan kontsulta ditzakezu.
JOSTAILUAK
Gabonetako oparietan dirutxoa aurreztu nahi duenak ere 'Black Friday' eguna balia dezake. El Corte Ingles eta Carrefour saltoki handietan eta Amazon webgunean topa daitezke maukez gain, jostailu dendek ere deskontuak dituzte:
Toys ’R’ Us % 50eko deskontua ari da egiten jostailu batzuetan, eta % 20 beste batzuetan, bi produktu edo gehiago erosita. Azaroan bidalketa gastuak euro batean dituzte, gainera.
Juguettos jostailu kooperatibak % 25eko deskontua egingo du bere marketan.
Imaginarium dendetan % 15eko beherapena egiten dute 15 euro baino gehiagoko erosketetan. Bidalketa gastuak doan dira, eta hurrengo erosketa % 25 merkeago izango duzula agindu dute.
Jostailu hezitzaileetan berezitutako Eurekakids saltokiak % 10eko beherapena egingo du azaroaren 24an.
ARROPA ETA OINETAKOAK
Arropa eta zapata dendek 'Black Friday'rekin bat egiten dute:
Inditex taldeak % 20ko deskontua egingo du ostiral honetan bakarrik, eta bidalketa gastuak doan dira. Iaz bezala, honakoek egin dute beherapena: Zara, Pull & Bear, Massimo Dutti, Bershka, Uterqüe eta Oysho.
Mango saltokiek % 30ko merkealdia dute (denboraldi berrikoak ez diren produktu guztietan). Ostiralean ez ezik, asteburuan ere eutsiko diote eskaintzari.
Suediako H&M kateak % 20ko deskontua egingo die bere arropa eta enparauei (H&M Club taldeko bazkideei), azaroaren 25era arte.
Emakume zein gizon gazteei zuzendutako Springfield markak ere bat egin du 'Black Friday' egunarekin. %25eko deskontua egingo du ostiraletik igandera.
Zapatak behar izanez gero, Merkal Calzados saltokietan % 20 egingo dituzte. Zalando webgunean ere beherapen bera dute.
Kirol oinetako eta arropak behar dituztenek denda hauetara jo dezakete: Adidas (% 20), Nike (% 30) eta Forum (% 30).
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.