Azaroaren 18ko zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tuteran egokitu da Loteria Nazionalaren lehen saria

9.951 zenbakia saritu dute, eta 600.000 euro jasoko ditu. Dirua bueltan jasotzeko zenbakiak 1, 4 eta 8 izan dira.

Loteria Nazionalaren zozketaren lehen saria Tuteran (Nafarroa) egokitu da, besteak beste. 9.951 zenbakia saritu dute, 600.000 eurorekin.

Dirua bueltan jasotzeko zenbakiak 1, 4 eta 8 izan dira.

Tuteran ez ezik, saritutako zenbakia Manacorren, Madrilen, Benalmadenan, eta Palentzian ere saldu dute.

Bigarren saria 63.574 zenbakiarentzat izan da, 120.000 euroko sariarekin. Torre del Mar herriko laugarren administrazioan saldu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X