Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
GIZARTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

566 lanpostu publiko ateratzea onartu du gaur Nafarroako Gobernuak

18:00 - 20:00
566 lanpostu publiko ateratzea onartu du gaur Nafarroako Gobernuak
566 lanpostu horietatik 191 Hezkuntzari dagozkio. Gobernuaren asmoa zerrenda bakara jartzekoa zen, hizkuntzaren araberako banaketarik gabe baina posible da parlamentuak horren aurkako legea onartzea

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X