ZOZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6914, Gabonetako Loteriaren hirugarren saria

Alacanten, Bartzelonan, Zaragozan, Madrilen eta Valentzian jausi da. Serie bakoitzak 500.000 euroko saria du, hortaz, dezimo bat duenak 50.000 euro poltsikoratuko ditu.
18:00 - 20:00
6.914 zenbakiarentzat izan da hirugarren saria

Gabonetako Loteriako hirugarren saria, 6914 zenbakiari dagokiona, Catralen (Alacant), Bartzelonan, Alagonen (Zaragoza), Madrilen eta Rafelbuñolen (Valentzia) saldu da. Serie bakoitzak 500.000 euroko saria du, hortaz, dezimo bat duenak 50.000 euro poltsikoratuko ditu.

Hirugarren saria izan da, hain zuzen ere, ateratzen lehena.

09:19an irten da, lehen taulan, eta Aroa Patricio Vaquero eta Josue Ariel Guaman Vicent San Ildefonsoko haurrek abestu dute.

2014tik egunean bertan kobratu daitezke Gabonetako Loteriaren zozketako sariak, hain-justu, abenduaren 22 iluntzetik aurrera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X