Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat etxebizitza hustu dituzte Bilboko Ledesma kalean, sute baten ondorioz

Inor ez da zauritu bart piztutako sutean. Antza denez, etxebizitza batean piztu da sua, koltxoi batek su hartu ostean. Kea kanporatu ostean amaitu zituzten lanak suhiltzaileek.

Bilboko Ledesma kaleko 14. zenbakiko hainbat etxebizitza jendez hustu behar izan dituzte bart arratsaldean, sute baten ondorioz. Antza denez, etxebizitza batean piztu da sua, koltxoi batek su hartu ostean. Dena dela, inor ez da zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

20:20ak aldera, larrialdi zerbitzuak hainbat dei jaso zituen Bilboko Ledesma kaleko etxebizitza batean piztutako sutearen berri emanez. Lekura hurbildu ziren suhiltzaileek, inguruko etxebizitzak jendez hustu zituzten, kalte pertsonalak saihesteko asmoz.

Sutea txikia izan zenez, kea kanporatu ostean amaitu zituzten lanak suhiltzaileek. Gauzak horrela, 22:30ak aldera kaltetutako bizilagun guztiak haien etxeetara bueltatzeko aukera izan zuten.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu