Ezbehar larria Gipuzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aretxabaletako auto-istripuaren lekukoen laguntza eskatu dute

Istripuan autobus baten eta motozikleta baten gidariak hil ziren, bi ibilgauiluen arteko talkaren ondorioz.
18:00 - 20:00
Ertzaintza Aretxabaletako istripuaren lekukoen bila dabil

Ertzaintzak balizko lekukoen laguntza eskatu du, Aretxabaletan bi hildako eragin zituen auto-istripua argitu ahal izateko. Ezbeharra ostegunean izan zen, GI-627 errepidean, Aretxabaletan (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua iluntzeko 21:20an izan zen, autobus baten eta motozikleta baten artean. Bi ibilgailuen arteko talkaren ondorioz, 36 eta 44 urteko bi gizonezko hil ziren, autobusaren eta motozikletaren gidariak, hain zuzen ere.

Hori dela eta, ezbeharraren lekuko izan diren edo xehetasunen bat eman dezaketen hiritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak, eta horretarako Gipuzkoako Trafikoaren Lurralde Unitateko Argiteken Sailera deituz: 943 53 91 25.

La Ertzaintza ha solicitado que si alguna persona presenció el accidente registrado ayer en Aretxabaleta (Gipuzkoa), en el que fallecieron un motorista y el conductor de un autobús, lo comunique para poder recabar testimonios de lo ocurrido.

Marisol Garmendia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa diputatuaren hitzetan, istripuak "atsekabea" sortu dio eta biktimen familiei bere doluminak helarazteaz gain, "behar dutenerako" laguntza eskaini die.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X