ALERTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Pasealeku Berria, ibilgailuentzat itxita

Leizaola eta Eduardo Chillida pasealekuak ere itxiko dituzte 15:00etatik 20:00ak arte.
Olatu handi batek Donostiako Pasealeku Berriaren aurka jotzen.
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Asier Aranzadi Martin.

Donostiako Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute gaur, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu baitu kostaldean olatu handiak izango direlako, aurreikuspenen arabera.

Gainera, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Eduardo Chillida pasealekua (Haizearen orrazia) itxiko dituzte, 15:00etatik 20:00etara, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Gaur 5-6 metroko olatuak izatea aurreikusi dute, eta, ondorioz, alerta laranja egun osoan egongo da indarrean nabigaziorako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X