Kontsumobide
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugikorrak erosteko enpresa baten maula Arabako Fiskaltzari helarazi diote

Kontsumobidek ohartarazi du enpresa horrek mugikorrak eta ordenagailuak erosteko bezeroei dirua aurreratzea eskatu eta ondoren produktuak entregatzen ez dituela.
orain-default-image

Kontsumobidek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren menpeko erakundeak, Arabako Fiskaltzari helarazi dio Gasteizko enpresa baten ustezko maula; enpresa horrek bezeroei dirua aurreratzea eskatzen die mugikorrak eta ordenagailuak erostea tramitatzeko. Horren ondoren, enpresak ez du kontratua betetzen, ez baitu produktua entregatzen, ezta aurrez ordaindutako diru kopurua itzultzen ere.

Kontsumoko Euskal Institutuak konpainia horren aurkako dozenaka erreklamazioren izapideak egin ditu. Enpresaren jabeak bezeroei mugikorrak (horietako batzuk gama altukoak) edo ordenagailuak bere instalazioetan eskuratzeko aukera ematen die.

Eskaeraren izapideak egin ahal izateko dirua aurreratzea eskatzen du eta, kasu batzuetan, prezioaren guztizkoa izan daiteke. Horren ordainetan, enpresaburuak aurreratze hori justifikatzeko faktura ematen die. Horrez gain, produktua jasoko duen gutxi gorabeherako eguna zein den adierazten die. Arazoa adostutako eguna eta artikulua agertzen ez direnean hasten da.

Kontsumobidek pasa den urteko otsailean jaso zuen lehenengo erreklamazioa eta, orduz geroztik, kaltetutako pertsona gehiagoren kexak izapidetu ditu.

Lehen unean, jabearekin harremanetan jartzea lortu zuen, eta kaltetutakoei eskatutako diru kopurua itzultzeko akordioa lortu zuen. Hala ere, duela hilabete batzuk enpresak dirua itzultzeari utzi zion.

Lankidetza falta dela eta, institutuak hainbat zehapen-espediente ireki ditu enpresaren aurka. Halaber, Fiskaltzari helarazi dio kasua, horrek iker dezan ea jokabide hori delitu gisa tipifika daitekeen.

Kontsumobidek kontsumitzaileei gomendatu nahi die, produktu edo zerbitzu baten prezioaren zati bat edo guztizkoa ordaindu aurretik, egiazta dezatela enpresa edo profesional hori fidatzekoa den edo nahikoa kaudimen duen. Gainera, gogorarazi duenez, kontratua ez bada betetzen eta beste aldearekin akordiorik lortzeko aukerarik ez badago, erreklamazio bat aurkez daiteke Kontsumobiden, edo dagokion udalerriko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan (KIUBen).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X