Ribabellosan landatutako Gernikako arbolaren kimua lapurtu dute ekitaldia baino lehen
Ribabellosan (Araba) landatutako Gernikako arbolaren kimua lapurtu zuten atzo gauean, gaurko aurkezpena baino lehen. Horrenbestez, ekitaldia atzeratu behar izan dute. Iñigo Urkullu lehendakariak hartu du parte.
Udaleko arduradunek atzo landatutako zuhaitza desagertu egin dela ikusi dute gaur goizean. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Erandion duen haztegira joan behar izan dute beste bat ekartzeko.
Ribabellosara itzuli direnean, kimu berria landatu dute. Lehendakaria eta hainbat herritar izan dira ekitaldian, eta lehen lur palakadan bota dituzte.
Urkulluz gain, Pilar Garcia de Salazar Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi ordea, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea egon dira.
Ekitaldira iritsi denean, lehendakariak eskua eman die segurasunaz arduratzen ari ziren ertzainei, Inocencio Alonsoren heriotzagatik elkartasuna adierazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Asteburuan 26 hegaldi berezi daude aurreikusita euskal aireportuetan, Kopako finala dela eta
Gasteizko aireportutik zazpi hegaldi aterako dira Andaluziara, sei Sevillara eta bat Jerezera. Bilboko, Donostiako eta Iruñeko aireportuetatik, berriz, bina hegaldi aterako dira Sevillara. Itzulerarako beste horrenbeste (13) hegaldi programatu dituzte.
Migratzaileen ezohiko erregularizazioa ostegunean hasiko da telematikoki, eta astelehenean, aurrez aurre
Gehienez, hiru hilabetez luzatuko da izapidea. Tramitea amaitu barik egon arren, eskaera onartutakoan lanean hasi ahal izango dira eskatzaileak.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean
Gorpua Murueta ontziolaren inguruko uretan atzeman dute eta Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Donostiako Udalak, auzokideek eta familiek, batera, Jaurlaritzari eskatu diote Aieten institutu publiko bat eraiki dezala
Donostiako auzo horretan 0-19 urte bitarteko 3.000 bizilagun baino gehiago dira. Orain, Lehen Hezkuntzan ibili ondoren, auzotik alde egitera behartuta daude. Udalbatzak onartu ondoren, mozioa Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari helaraziko zaie, datorren urteko aurrekontuetan sar dezaten.
Albiste izango dira: Errepublikaren eguna, migratzaileen ezohiko erregulazioa eta blokeoa Ormuzen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea egin du Itaiak Iruñean, hirugarren solairutik erori zen emakumearen heriotza salatzeko
Mugimenduak hilketa matxista kasutzat hartzen du emakumearen heriotza. Izan ere, gizon bat atxilotu dute, urruntze-agindua urratzea egotzita. Itaiak erantzun irmoa eskatu du emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean.
Trebiñun euskararen irakaskuntza eta erabilera sustatzeko berme eta neurriak eskatu dituzte herritarrek
Argantzonen egindako agerraldian, gogora ekarri dute Espainiako Gobernuak sinatua eta berretsia duela Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, eta, beraz, horrekin hartutako konpromisoak Gaztela eta Leongo administrazioek ere bete egin beharko lituzketela. Espainiako Gobernuari eta eratze bidean dagoen Gaztela eta Leongo Gobernuari igorriko dizkiete gaur egindako eskariak.
Booking.com plataformak hainbat bezeroren datuak agerira atera ditu, zibereraso bat jasan ostean
Konpainiak mezu bat bidali die bere erabiltzaileei, ohartarazteko "baimenik ez zuten hirugarren pertsonek" erreserbei lotutako informazioa eskuratzeko aukera izan dutela; izen-abizenak, helbideak, telefono zenbakiak eta bezeroek ostatuei emandako beste zenbait datu. Hala ere, enpresak ziurtatu du zibererasoak ez duela bankuko datuetan eraginik izan.
Adinekoen Euskal Estrategiak lehen aldiz landuko du sexu aniztasuna
Adinekoen ongizate integrala sustatzeko, 16 proiektu biltzen ditu Jaurlaritzaren estrategia berriak. Horien artean, berritasunetako bat da Sexu Aniztasunaren eta Generoaren Estrategia, pertsona guztiek, adina edozein dela ere, beren sexualitateari dagokionez aske bizi daitezen.
Ertzaintza Donostiako Alde Zaharrean izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da
Martxoaren 31n gertatutako beste eraso baten ondoren jakin da honen berri; kasu hartako ustezko egilea espetxean dago jada.