Ertzaintza Donostiako Alde Zaharrean izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da
Martxoaren 31n gertatutako beste eraso baten ondoren jakin da honen berri; kasu hartako ustezko egilea espetxean dago jada.
Joan den asteburuan Donostian izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera ema duenez.
Biktimak salaketa jarri du, eta erasoa Alde Zaharrean gertatu omen da, Udaletxetik oso gertu. Udalak eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloa aktibatu du.
Jon Insausti alkateak adierazi duenez, Udalak astelehen honetan izan du kasuaren berri, eta biktimari babesa adierazi dio. Sare sozialetan zabaldu den bideo baten berri ere eman du, eta gogorarazi du orain Ertzaintzari dagokiola gertatutakoa ikertzea.
Gertakari hori martxoaren 31n izandako beste sexu-eraso baten ondoren izan da. Kasu hartan, 33 urteko gizon bat atxilotu zuten, apirilaren 8an, eta behin-behineko espetxealdian sartu zuten.
Udalaren ordezkariek elkarretaratze batean parte hartu dute astelehen honetan, Alderdi Ederreko lorategian, bi erasoak gaitzesteko eta biktimei babesa adierazteko. Ekitaldian, alkateak azpimarratu du kaltetuen mina “hiri osoaren sufrimendu kolektiboa” dela.
Gainera, Udalak adierazpen instituzionalak egin ditu, eta indarkeria matxistaren kontrako konpromiso sendoa duela adierazi du. “Ez ditugu halako erasoak onartzen”, adierazi du Insaustik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera