Nazioarteko Itsas Erakundea: "Inongo herrialdek ez du itsasarteetako joan-etorria oztopatzeko eskubiderik"
Arsenio Dominguez Nazioarteko Itsas Erakundeko (NIE) idazkari nagusiak astelehen honetan egindako prentsaurrekoan gogorarazi duenez, "inongo herrialdek ez du eskubiderik nazioarteko garraiorako erabiltzen diren itsasarteetatik pasatzeko eskubidea edo nabigazio-askatasuna debekatzeko”. Amerikako Estatu Batuek Ormuzeko itsasarteko joan-etorria erabat blokeatuko dutela iragarri ondoren egin ditu adierazpen horiek. Dominguezen aburuz, "legez hitz eginda, eta nazioarteko legediaren arabera", Ormuzen blokeoa ezin da justifikatu.
Irani ere egin dizkio kritikak, nahiz eta herrialdearen izena zuzenean ez duen aipatu. Itsasartetik igarotzeko bidesaria jarri izana arbuiatu du. "Nazioarteko itsas legearen eta itsasoko konbentzioen arabera (…) herrialde guztiek errespetatu behar dituzte ‘nabigazio xaloaren’ (nabigazio baketsu eta azkarra izendatzeko terminoa) eskubide guztiak, eta ez dago inolako bidesaririk sartzeko legezko mekanismorik, bidesari hori iragartzen duen herrialdea edozein dela ere", azpimarratu zuen Dominguezek, gerra hasi zenetik adierazitakoaren ildotik.
Bidesari bat ezartzeak "aurrekari oso arriskutsua sortuko du; izan ere, behin bat ezartzen duzunean, mota horretako neurriek aplikazio orokorreko eragin oso negatiboak izan ditzakete", ohartarazi du.
NIEren datuen arabera, trafikoa ia geldirik dago Ormuzen, eta azken bi egunetan 11 ontzik bakarrik zeharkatu dute itsasartea, Irani bidesaria ordaindu dioten ala ez jakin gabe.
Dominguezen hitzetan, Iranek beste lege-hauste bat ere egin du: Ormuzetik igarotzeko ibilbidea alde bakarrez aldatu baitu, ontziak Iranek eta Omanek (itsasertzeko bi Estatuak) 1968an sinatutako akordio batean ezarritako ibilbide tradizionaletik desbideratzera eta bere kostaldetik askoz ere hurbilago dagoen eremu batetik ibiltzera behartuz.
Bestalde, NIEko idazkari nagusiak nabarmendu du ez dela ahaztu behar duela hilabetetik inguru horretan ez aurrera ez atzera dauden nazioarteko zamaontzietako 20.000 tripulatzaileen kasua. Itsasartzearen blokeak sortu dituen arazo ekomikoei, pertsona horien arazoak gehitu behar zaizkie.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.