KOPAKO FINALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburuan 26 hegaldi berezi daude aurreikusita euskal aireportuetan, Kopako finala dela eta

Gasteizko aireportutik zazpi hegaldi aterako dira Andaluziara: sei, Sevillara, eta bat, Jerezera. Bilboko, Donostiako eta Iruñeko aireportuetatik, berriz, bina hegaldi aterako dira Sevillara. Itzulerarako beste horrenbeste (13) hegaldi programatu dituzte.

(Foto de ARCHIVO)

Aeropuerto de Bilbao



EUROPA PRESS

18/3/2024
Bilboko aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Datorren astebururako 26 hegaldi berezi daude aurreikusita Hego Euskal Herriko lau aireportuetan, Atletico Madrilek eta Realak larunbatean Sevillan jokatuko duten Errege Kopako finala dela eta. 

AENAk gaur zabaldutako oharraren arabera, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuetatik 13 hegaldi berezi aterako dira Sevillara edota Jerezera, eta beste horrenbestek egingo dute bueltako bidea. 

Gasteizko aireportutik zazpi charter hegaldi aterako dira larunbatean Andaluziara: se,i Sevillara, eta bat, Jerezera. Itzuli, berriz, modu mailakatuan itzuliko dira igandean. 

Bilboko, Donostiako eta Iruñeko aireportuetatik, berriz, bina hegaldi aterako dira Sevillara. Itzulerarako, beste horrenbeste (13) hegaldi programatu dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

TREBIÑU EUSKARA AGURNE GAUBEKA BEHATOKIA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trebiñun euskararen irakaskuntza eta erabilera sustatzeko berme eta neurriak eskatu dituzte herritarrek

Argantzonen egindako agerraldian, gogora ekarri dute Espainiako Gobernuak sinatua eta berretsia duela Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, eta, beraz, horrekin hartutako konpromisoak Gaztela eta Leongo administrazioek ere bete egin beharko lituzketela. Espainiako Gobernuari eta eratze bidean dagoen Gaztela eta Leongo Gobernuari igorriko dizkiete gaur egindako eskariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X