Espainiako Gobernuak migratzaileen erregularizazioa onartu du, baldintza gisa jarririk aurrekari penalik ez edukitzea
Erregularizazioak milioi erdi migratzaile ingururi eragingo die, eta apirilaren 16tik aurrera eskatu ahal izango dute. Testuak baldintza gisa ezartzen du aurrekari penalik ez edukitzea, bai eta "ez izatea ordena zein segurtasun publikorako mehatxu" ere.
Milioi erdi migratzaile inguru ohiz kanpo erregularizatzeko Errege Dekretua onartu du eguerdi honetan Ministroen Kontseiluak. Testuak baldintza gisa jasotzen du aurrekari penalik ez izatea eta "ordena edo segurtasun publikorako mehatxu ez izatea".
Hala azaldu du Elma Saiz Espainiako Gobernuaren bozeramaile eta Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, eta argi utzi du "koherentzia etiko eta justizia sozialeko ekintza" dela erregularizazioa, eta legegintzaldi honetako "mugarri nagusietakoa".
Gogorarazi duenez, izapidea egiteko beharrizana dutenek apirilaren 16tik aurrera izango dute erregularizazioa telematikoki eskatzeko aukera, eta egun horretan bertan eskatu ahal izango dute hilaren 20tik aurrera prozesua aurrez aurre egiteko hitzordua. Bi bideetako edozein erabilita ere, ekainaren 30a izango da eskaera egiteko azken eguna.
Prozesu horren bitartez Espainian bizi diren milaka lagun erregularizatu ahal izango dira, "gurekin bizi dira, gure seme-alabekin eskolara doaz, gure herriei eta gure kaleei bizia ematen diete, eta, gaurtik aurrera, haien eskubideez gozatu eta beren betebeharrak bete ahal izango dituzte", azpimarratu du ministroak.
Saizen ustez, erregularizazioak "zilegitasun hirukoitza" du; soziala —900 elkartek baino gehiagok eta 700.000 sinadurak babestutako herri ekimen legegilea izan zen abiapuntua—; politikoa —310 diputatuk babestu zuten hori aintzat hartzea—; eta ekonomikoa, "norabide horretan arraunean urteak daramatzaten" sindikatuek eta enpresariek, eta nekazaritza, eraikuntza eta garraio sektoreek babestu baitute.
Bozeramaileak Estatu Kontseiluaren txostena azpimarratu du; izan ere, prozesua erregelamendu bidez egitea bermatzeaz gain, "positiboki baloratu ditu erregularizazioaren helburu orokorrak: gizarteratzea, segurtasun juridikoa eta irregulartasun administratiboa murriztea".
Erregularizazioa eskatu ahal izango dute 2026ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Espainiako Estatuan dauden eta eskaera egiten den unean gutxienez bost hilabetez jarraian Espainian egon direnek.
Gainera, ezinbestekoa izango da zigor-aurrekaririk ez izatea eta ordena eta segurtasun publikorako mehatxu ez izatea.
Plan operatiboa
Prozesu horren zain jende asko dagoela ziurtatu ondoren, ministroak azpimarratu du ekimen horretan "lan eta maitasun handia" jarri dela, "prozesuak berekin dakarren erronkari erantzuteko".
Horretarako, Estatu osoan 450 bulego egongo dira, eta 550 profesional estra prestatu eta gaituta egongo dira arreta emateko, eskaerak izapidetzeko, espedienteak aztertzeko, zuzenketak eta dokumentu berriak eskatzeko eta baimena ebazteko.
"Ondo ateratzea nahi dugu, zain eta muin aritu gara prozesu honetan", gaineratu du ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.