Behin-behinean espetxera bidali dute Iruñean etxebizitza batetik erorita hil zen emakumearen bikotekide ohia
Ezarrita zuen urruntze agindua urratzea eta legez kanpoko atxikitze delitua egotzi dizkio epaileak. Emakumea Sanduzelai auzoko eraikin bateko hirugarren solairutik erorita hil zen.
Gertakariak izan ziren lekua, Iruñean. Argazkia: EFE
Behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxean sartu dute joan den igandean Iruñean etxebizitza batetik erorita hil zen emakumearen heriotzarekin lotuta atxilotutako gizonezkoa. Hirugarren solairutik erorita zendu zen, Sanduzelai auzoko eraikin batean, eta egunean bertan haren bikotekide ohia atxilotu zuten.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldutako oharraren arabera, Iruñeko Auzitegiko Emakumearen aurkako Indarkeriaren Ataleko epaileak urruntze agindua etengabe urratzea eta legez kanpoko atxikitze delitua leporatu dizkio gizonezkoari.
Fiskaltzak gizasemea kartzelaratzea eskatu zuen, eta epaileak aintzat hartu du, delituen larritasunagatik eta ikertuak ihes egiteko arriskua dagoela iritzita. "Egoera irregularrean dago eta ez du loturarik hemen", dio oharrak.
Gizonak eta hildako emakumeak bikote harremana izan zuten, eta emakumeak salaketa jarri zuen, tratu txarrengatik. 2025eko irailean epaileak urruntze agindua ezarri zion erasotzaileari.
Gaur kaleratutako ebazpenari helegitea jartzeko aukera dago.
Joan den igande goizaldean izan ziren gertakariak. Emakumea izara batzuetatik zintzilikatu, eta hirugarren solairutik behera jaisten hasi zen, bigarrenetik amildu zen arte. Bertaratu ziren osasun langileek ezin izan zuten suspertu, eta bertan hil zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera