Fiskaltzak CAFen aurkako ikerketa abiatu du, Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan duen inplikazioagatik
Azpiegiturak Jerusalemen okupatutako lurraldeak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu. Gizarte zibileko hainbat erakundek salaketa jarri dute Fiskaltzan, CAFeko administrazio kontseiluaren eta sei filialetako zuzendarien aurka, eta auzia Auzitegi Nazionalak ikertzea eskatu dute. LABek Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAF enpresari.
CAFen egoitza nagusia, Beasainen. Artxiboko argazkia: EITB
Espainiako Fiskaltza CAFen aurkako salaketa bat ikertzen ari da Jerusalemgo tranbiaren eraiki eta mantentzeko lanean duen inplikazioagatik. Azpiegiturak Jerusalem ekialdean okupatutako lurraldeak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu.
Fiskaltza Nagusiaren iturriek zabaldutako informazioaren arabera, pasa den otsailaren 18an gizarte zibileko sei erakundek salaketa jarri zuten Espainiako Fiskaltzan, CAFeko administrazio kontseiluaren eta sei filialen zuzendarien aurka. Salatzaileen artean daude, besteak beste, NOVACT eta Comunitat Palestina de Catalunya elkarteak.
Salaketa aztertu ondotik, Gazan gertatutako nazioarteko zuzenbidearen urraketak ikertzeko Auzitegi Nazionalean irekitako eginbideetan gehitzea erabaki zuen Ministerio Publikoak.
Salaketa-jartzaileen arabera, Jerusalemgo tranbiak nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen du. Ildo horretan, CAFeko administrazio kontseiluari eta sei filialen zuzendariei gizakien aurkako gerra krimena leporatzen diete.
Salaketan hiru delitu aipatzen dituzte: herritarrak lurralde okupatuetara lekualdaraztea, arraza segregazioa sustatzea eta 1949ko Genevako Laugarren Konbentzioa urratzea.
Aipaturiko tranbiak Jerusalem ekialdean okupatutako lurraldeak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu, eta elkarteek salatu dutenez, toki horien arteko integrazioa indartzen eta Palestinako auzoen arteko zatiketa areagotzen laguntzen du CAFek.
Espainiak kasua ikertzeko jurisdikzioa du, salatzaileen arabera. Azaldu dutenez, gertaerak Espainiatik kanpo gertatu arren, CAFen egoitza nagusia eta bere erabaki korporatiboak eta gobernu organoak Espainian daude.
CAF taldeak eta Saphir eraikuntza enpresak osatutako partzuergoa 2019an aukeratu zuten Jerusalemgo tren arinaren proiektua egiteko. CAF tranbia eraiki eta mantentzeaz arduratzen da, Saphir Israelgo eraikuntza enpresarekin batera. Halaber, tranbiarako bagoiak ez ezik, seinaleztapen, energia eta komunikazio sistemak hornitzeko lanak egingo ditu.
Jaurlaritzaren eta Aldundiaren erantzuna
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxenak adierazi du “gertu-gertutik jarraituko” dutela CAFen aurkako salaketak zein ibilbide egiten duen, Jerusalemgo tranbia eraikitzeko proiektuan izan duen parte-hartzea dela eta. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan, Ubarretxenak adierazi du prozesua “erabat errespetatzen” duela.
Bestalde, Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendozak adierazi du “Gazan gertatzen denaren erantzukizuna Netanyahurena" dela, eta, horregatik, “kanpoan dauden etsaiak etxean ez bilatzeko” eskatu du.
“Gazan gertatzen ari denaren erantzukizuna (Benjamin) Netanyahurena da, ez beste inorena. Palestinako egoera ez da erakunde publikoen, enpresen ezta unibertsitateen erantzukizuna”, azpimarratu du diputatu nagusiak.
Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio LABek CAFi
LAB sindikatuak CAF enpresari eskatu dio Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uztea, proiektuak nazioarteko zuzenbidea urratzen duelakoan.
Ohar bidez azaldu duenez, LAB hasiera-hasieratik agertu da CAFek proiektua egitearen aurka, eta bere posizioa behin eta berriz adierazi izan du.
Ildo horretan, CAFen zuzendaritzari proiektutik erretiratzeko eskatu dio, "azpiegitura hori Palestinako lurretan legez kanpo eraikita dauden Israelgo kokaguneak lotzeko" erabiliko delako. "NBEk berak Jerusalem ekialdeko lurren okupazioa legez kanpokotzat hartzen duen neurrian, proiektua bera legez kontrakoa da, nazioarteko zuzenbideari dagokionez", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.