Palestinako lur okupatuetan duen trenbide-proiektuak nazioartearen begiradapean jarri du CAF
Uztailean aurreratu zuen txosten batean, NBEk salatzen du CAF enpresak Israelen okupazio politikei etekina ateratzen diela.
CAF enpresa Nazio Batuen Erakundearen eta giza eskubideen aldeko erakundeen jomugan dago berriz ere, Jerusalem ekialdean Israelek bultzatutako legez kanpoko koloniak lotzen dituen tren arin bat eraikitzen ari delako. Erakunde horien arabera, trenbide-proiektu horrek lurralde palestinarren okupazioa sendotzen du eta konponbide politikoa zailtzen du.
NBEk Palestinarako duen errelatore berezi Francesca Albaneseren txosten baten arabera, euskal enpresak, mendebaldeko beste erakunde batzuek bezala, irabaziak eskuratzen ditu Israelen “legez kanpoko okupazioaren, apartheid-aren eta, orain, genozidioaren” kontura.
Urte hasiera arte, Jerusalemgo tranbiaren linea gorria luzatzeko lanetan hartu zuen parte akziodunen artean Eusko Jaurlaritza duen CAFek. Orain, berriz, linea berdea eraikitzen ari da; Ekialdeko Jerusalemgo legez kanpoko koloniak lotzen dituena.
Amnesty Internationaleko eta bestelako GKE batzuetako adituen arabera, trenbide-proiektu horrek sendotu egiten du Israelek Palestinako lurraldeetan egiten duen legez kanpoko okupazioa, eta gatazkari irtenbide politikoa ematea eragozten du.
CAF Saphir enpresa israeldarrarekin bat eginda aurkeztu zen Israelgo Gobernuaren lehiaketara. 2019ko urtarrilean, enpresa-batzordeak lizitaziotik erretiratzeko eskatu zion zuzendaritzari, proiektu horrek “nazioarteko legezkotasuna urratzen” zuela iritzita. "Munduko edozein hiritako eta, jakina, Jerusalemgo edozein tranbia-proiektu giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatuz egin behar dela uste dugu", salatu zuen batzordeak ohar batean.
Uztailaren 3an NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan Albanesek txostena aurkeztu ondoren, Amnesty Internationalek berriro azpimarratu zuen "tren arinak legez kanpoko asentamenduak mantentzen, legez kanpoko okupazioa sendotzen eta Israelek Jerusalem ekialdea anexionatzen" laguntzen duela.
Hori dela eta, CAFi eskatu zion “alde batera uzteko egitasmo hau eta Israelgo Gobernuak Palestinako Lurralde Okupatuan bultzatu dezakeen beste edozein”.
Asentamenduak lotzen dituzten trenak
Linea Gorria 13,8 km luze da eta 23 geltoki ditu. 2011n inauguratu zen, eta French Hill (hiriaren ipar-ekialdean), Givat HaMivtar eta Pisgat Ze 'ev legez kanpoko koloniak lotzen ditu. Azken hau Jerusalem ekialdeko koloniarik handiena da, 1967ko gerraren ondoren okupatu zuen Israelek eta 1980an alde bakarrez anexionatu zuen. Linea hori zabaltzearen ondorioz, gainera, tranbia lurralde okupatuetan dagoen Neve Yaakov kokaguneraino iritsi da.
Linea Berdea, ostera, 2026an inauguratzea espero dute. Hegoaldean dagoen eta dagoeneko 30.000 israeldar inguru bizi diren Gilo kokalekua eta Scopus mendiko Unibertsitatea lotuko dit, eta besteak beste, Jerusalem ekialdeko lurralde okupatuan dagoen Givat HaMatos kokalekutik igaroko da.
Aviv Tatarsky Israelgo Ir Amim gobernuz kanpoko erakundeko ikertzailea da eta Jerusalemgo ekialdearen okupazioa dokumentatzen lan egiten du. Bere ustetan, egitasmoaren garrantzia ez dago tren sarea handitzean, errepidez ere lotzen baitira, baizik eta azpiegitura publiko horrek Israelen okupazioa are gehiago normalizatzen duelako eta Israelen koloniak hirian hedatzea laguntzen duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.