Leyre Rodriguez ustez hil zuen gizonaren aurkako epaiketa abian, Bilbon
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 2015eko abuztuak 7an Leyre Rodriguez bere emazte ohia ustez hil zuen gizonaren epaiketa abiarazi du gaur. Gizona -dibortziatuta zegoen- emakumea jo eta ondoren autoarekin harrapatu zuen, harrapaketa simulatzeko asmoz.
Fiskaltzak 23 urteko kartzela zigorra eskatu du gizahilketa maltzurkeriaz egitea leporatuta, eta 25 urtekoa Clara Campoamorrek, delitu beragatik, baina astungarriekin: senide izatea eta genero indarkeria delitua, auzitegietatik Europa Press albiste agentziari adierazi diotenez. Gizona ustez hilketa egin eta gero, trenbidera salto egin zuen bere buruaz beste egiteko asmoz, baina ez zen hil.
Hala, gaur epaimahaia osatuko duten kideak hautatu dituzte, eta astelehenean akusatuak deklaratuko du. Ahozko epaiketa apirilaren 18ra arte luzatuko da, aurreikusi dutenez. Epaimahaia bost gizonek eta lau emakumek osatzen dute.
Biktimaren hilotza -34 urte eta bi seme-alaben ama- abuztuaren 8ko lehen orduan topatu zuten, La Peña auzoko errepide batean. Hasieran, istripua izan eta gidariak ihes egin zuela uste izan zuten agenteek.
Abuztuaren 18an senarra deitu zuten, autoa aztertzeko, baina ez zen agertu. Ondoren, oso larri aurkitu zuten, trenbidera salto egin eta tren batek harrapatu eta gero. Gainera, eskumuturretan zauriak zituen, eta inguruan ebakiak egiteko erabili zuen aiztoa aurkitu zuten poliziek.
2015ko abuztuak 7an, gauean, akusatua Leyre Rodriguezen etxera joan zen, seme-alabez hitz egiteko aitzakiarekin, baina bere asmoa, akusazioaren arabera, hiltzea zen, ez baitzuen harremanaren haustura onartu.
Biktimaren etxean sartu zenean, larri zauritu eta, ondoren, autoaren maletategian sartu zuen.
Hala, La Peñako errepidera batera eraman eta autoarekin harrapatu zuen, hiltzeko. Modu horretan, akusatuak auto-harrapaketa simulatu nahi izan zuen.
Abuztuaren 18an, agenteen deialdiari muzin egin ondoren, trenbidera salto egin eta tren batek larri zauritu zuen. Egoera kritikoan eraman zuten ospitalera.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Andres Martinezen aitak azken hilabeteetan gertatutakoa azaldu du
Andres Martinez bilbotar gaztea ondo eta pozik dago, lehen gaua etxean igaro ondoren. Jose Maria Basoa lagunarekin batera atxilotu zuten, Orinoko ibaia zeharkatu ostean, eta elkarrekin egon dira askatu arte.
Zazpi lagun zauritu dira Bilboko Atxuri auzoko eraikin batean, patinete elektriko bati bateria lehertu ondoren piztutako sutean
George Steer kaleko 6. zenbakian hasi dira garrak, beheko solairuan. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta hiru bloke jendez hustu behar izan dituzte. Zaurituetako lau ospitalera eraman behar izan dituzte, eta beste hiru lekuan bertan artatu dituzte.
Logroñon hilda agertu diren 13 eta 20 urteko bi gazteren kasua ikertzen ari da Polizia
Gorpuak Errioxako hiriburuko kale batean aurkitu dituzte, baina gorpuetan ez dute indarkeria zantzurik atzeman.
Etxean daude jada Venezuelan preso egon diren bi euskal herritarrak
Eguerdian heldu dira Barajas aireportura, eta errepidez egin dute Madril eta Bilbo arteko bidea. Iluntzean iritsi dira etxera, 18:00ak jota zirenean.
Erriberrin desagertutako gizonaren gorpua topatu dute
Adinekoaren bila ibili dira sei egunez, eta ostiral honetan aurkitu dute haren gorpua, Erriberri eta Beire arteko landa-bide batean.
Euskal Sagardoa izendapeneko sagardotegiek 3,1 milioi litro ekoitzi dituzte aurtengo kanpainan
Euskal Sagardoa jatorri-deiturari atxikitako 46 sagardotegiek 3,1 milioi litro edari ekoitzi dituzte kanpaina berrirako. Horretarako, bertako fruta-arboletako 4,4 milioi kilo sagar erabili dituzte.
Gidari bat hil da N-121-B errepidean, Arizkun parean, istripu batean
53. kilometroan jazo da istripua, Baztan parean, eta medikuak, suhiltzaileak, anbulantziak eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Dermatosi nodularraren aurkako 42.500 abelburu txertatzea aurreikusi du Gipuzkoak
Gipuzkoak 42.500 behi-abelburu txertatuko ditu dermatosi nodularraren aurka, ostiral honetan lurraldean hasi den nahitaezko txertaketa-kanpainan. Kanpaina hori gutxi gorabehera bi hilabeteko epean osatuko da, 1.900 abeltzaintza-ustiategitan.
Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita
Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.
Larrialdi zerbitzuak itsasora erori den pertsona baten bila ari dira Donostian
Segurtasun Sailak esan duenez, lekuko batek jakinarazi du pertsona bat itsasora erori dela Zurriolako kai-muturrean, haize zakarra eta olatu handiak dauden lekuan. Suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren patruilak bertan daude.