Ekimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arma-gastua salatzeko bizikleta-martxa egin dute Bilbon, Barakaldon eta Santurtzin

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzatik abiatu da ekimena, 'erakundeek euskal armen enpresei geroz eta babes handiagoa' ematen dietela agerian uzteko asmoz, antolatzaileek azaldu dutenez.
Bizikleta martxa egin dute Bilbon, Santurtzin eta Barakaldon, arma-gastua salatzeko. EiTB
Bizikleta martxa egin dute Bilbon, Santurtzin eta Barakaldon, arma-gastua salatzeko. EiTB

Hainbat gizarte-eragilek bizikleta-martxa antolatu dute gaur, Bilbon, Barakaldon eta Santurtzin barrena, "gudaren, arma-gastua eta industria militarra" baztertzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzatik abiatu da ekimena, "erakundeek euskal armen enpresei ematen dieten geroz eta babes handiagoa" agerian uzteko asmoz, antolatzaileek azaldu dutenez.

Ondoren, Barakaldon dagoen PCB-ITP enpresara hurbildu dira parte hartzaileak, "euskal armagintzaren negozioan duen inplikazioa" salatzeko. Izan ere, Airbus A400M garraio militarrerako hegazkinaren eta Europako Borroka hegazkinaren osagaiak ekoizten dituzte enpresa horretan.

Azkenik, Bilboko portura iritsi da martxa, Santurtzira. Guda "han" hasten dela nabarmendu dute parte hartzaileek, "armak esportatzen" dituztelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X