Bi hildako eta zauritu larri bat, Lantzen izandako trafiko-istripu batean
Bi pertsona hil eta beste bat larri zauritu ziren atzo, igandea, goizean Lantzen (Nafarroan), autobus batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean. Ezbeharra 09:36ean gertatu da NA-121-A errepidean. Horrez gain, beste 11 lagun zauritu ziren.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, autoko gidaria hil egin zen. Horrez gain, 20 eta 30 urte arteko emakume bat hilda aurkitu zuten autobusaren azpian. Foru Gobernuaren esanetan, autobusean zihoan hildako emakumea.
Trafiko-istripua Lantzen. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak ETBri azaldu zionez, bere buruaz beste egingo zuela esanez atzo goizean etxetik irten zen 84 urteko gizon bat zen autoaren gidaria. Haren familiak atzo goizaldean salatu zuen desagerpena. Poliziari kotxearen datuak jakinarazi zizkioten eta istripuaren tokira iritsi zirenean, auto bera zela baieztatu zuten.
Autobuseko gidaria larri zauritu zen (M.L.I, 54 urte eta Elizondokoa) eta helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitalegunera. Zainketa berezien unitatean dago, toraxean traumatismoa izateaz gain, orkatilla hautsi zuelako. Dena den, "ez du hiltzeko arriskurik", Maite Fortun erietxeko larrialdietarako koordinatzailearen esanetan.
Ospitalera eraman zituzten gainerako zaurituak autobusean zihoazen bidaiariak ziren. Horietatik lau ingresatuta daude, behaketan; beste bi, berriz, ospitalean artatu zituzten.
Bestalde, beste hiru zauritu Oronozeko osasun-zentroan artatu zituzten.
Albiste gehiago gizartea
Giro nahasiarekin jarraituko dugu, eta abisu horian egongo dira Araban eta Nafarroan
Euri-zaparrada trumoitsuak espero dira arratsaldean, eta txingorra botatzeko arriskua ere badago. Dena den, badirudi ez direla bart bezain gogorrak izango.
Ikusi berriz uztailaren 12ko entzierroa
Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan
Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan izan ohi den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Gizon bati erori zaio gainera, eta sorbaldan zauritu du. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren animalien lasterketa mantsotu, eta ibilbidea irrist egin gabe osatu dute, erritmo konstantean, korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utziz. Hirugarren urtea da jarraian ganadutegi honetako zezenek ez dutela adarkaturik uzten. Lehenengo balantzearen arabera, lau pertsona eraman dituzte kolpeengatik ospitalera, eta beste bat zezen-plazan bertan artatu dute.
"Hemen ez dago duintasunik eta laguntza behar dugu"
50 migratzailek asteak daramatzate Donostiako Amara auzoan kale gorrian lo egiten, asilo-eskaeraren erantzunaren zain. Gehienak Malitik iritsi dira gurera, bertako gerratik ihesi eta Frantziak kanporatu ostean.
Vuelingek bertan behera utzi ditu Bilboko aireportuan lur hartu behar zuten bost hegaldi
Bost hegazkin horiek Bilbotik egin behar zituzten irteerak ere bertan behera geratu dira.
Polemika Arrigorriagan, Udalak Vulkano orkestra jaietako programatik kanpoan utzi ondoren, "taldeko emakumeak hipersexualizatzeagatik"
Vulkano orkestrak zazpi aldiz jo du Arrigorriagan, baina aurten ez du joko Udalaren ustekabeko erabakiaren ondoren. Orkestrak, ohar baten bidez, adierazi du taldeko emakumeek libreki aukeratzen dituztela jantziak. Erabakiak polemika handia eragin du herritarren artean.
Arabako Foru Aldundiak 11.000 euroko isuna jarri dio aita bati Gasteizen arbitro bati eta entrenatzaile bati eraso egiten saiatzeagatik
Foru erakundeak halako zehazpen-proposamena abiatzen duen bigarren aldia da, eta, ziurtatu duenez, "irmo" jokatuko du aurrerantzean ere, "gertakariak garrantzitsuak eta larriak direlako".
Bertan behera utzi dute haur, gazte eta familientzako egitaraua Iruñean, baina gaueko kontzertuei eta su artifizialei eutsiko diete
Bertan behera geratu dira Menudas Fiestas, Birjolastu Juego Rejuego, Kirolari Sport Kids eta Foru plazako Gazte Eremuko programazioa. Hiriko auzoetan egitekoak ziren jarduerak ere bertan behera geratu dira, baita Ardantzeta Dantza Taldearen emanaldia ere.
50 gazte migratzaile inguru Amarako kaleetan lo egiten ari dira, asilo-eskaeraren erantzunaren zain dauden bitartean
Frantziako agintariek kanporatu egin dituzte, asiloa Espainiako Estatuan eskatu behar dutela argudiatuta; hori dela eta, Donostiako Udalak izapideak azkartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Orioko haur-patio batetik gertu, exhibizionismoa egotzita
Asteartean gertatu zen, uztailaren 8an, 16:00ak aldera, gizonezkoa adingabe batzuk zeuden esparrura sartzeko hesiaren ondoan zegoela.