Kaleko musika bandak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musikauzok musikaz beteko ditu Bilboko kaleak maiatzetik ekainera arte

Udaleko ekimenaren egitaraua 63 kontzertuk betetzen dute aurten, besteak beste, fanfarreak, batukada taldeak, trikitixa eta dantzaldietako orkestrak.
Casilda parkean egingo dira Musikauzoko emanaldi batzuk. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes.

Larunbat honetan, maiatzaren 5ean, abiatuko da Musikauzoren 2018ko edizioa Bilbon. Udalaren ekimenak hiriko zortzi barruti beteko ditu ekainaren 29ra arte , hainbat musika proposamenekin; fanfarreak, batukada taldeak eta trikitixa, tartean. 63 emanaldi egongo dira, ostiral eta larunbatetan bereziki.

Antolatzaileen arabera, Musikauzoren edizio honetan fanfarre klasikoen soinuak eta animazioa eta gaur egungo erritmoak egiten dituzten bandak izango dira. Era berean, aurten hiriko ia 50 musika taldek hartuko dute parte ekimenean.

Musika egitaraua Adiskideak eta Crazzy Jazzers taldeen emanaldiekin abiatuko da larunbat honetan, Txurdinagan, Artazuriñe plaza alaituko baitute goizez eta arratsaldez. Hiriaren beste aldean, Indautxun, La Casa de la Troula arituko da eguerdian eta txalaparta eta musika elektronikoaren saioa egongo da Maiatzaren 2a kalean.

Guztira Bilboko zortzi barrutitan gozatu ahalko da musika proposamen horiekin: Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Errekalde, Basurtu-Zorrotza, Abando eta Ibaiondo.

 

MAIATZAK 5

12:00etan ADISKIDEAK, TXURDINAGA (Artazuriñe Plaza)

12:30ean LA CASA DE TROULA, INDAUTXU KALEA

14:00etan TXALAPARTY (SAN FRANTZISKO)

16:00etan CRAZY JAZZERS, TXURDINAGA (Artazuriñe Plaza)

MAIATZAK 10

18:00etan EUSKOTARRAK ABESBATZA (ARANGOITI)

19:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (ARANGOITI)

MAIATZAK 11

19:30ean ARANGOITIKO BATUKE BULEGOA (ARANGOITI)

MAIATZAK 12

12:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (ZABALA)

19:30ean DISKODANTZA (ZABALA)

20:30ean ORKRESTA (ARANGOITI)

MAIATZAK 13

11:00etan DEUSTUKO GAITEROAK (ARANGOITI)

MAIATZAK 18

19:30ean GURETZAT, ZURBARANBARRI (Iturriondo plaza)

MAIATZAK 19

12:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (BUIA)

19:30ean THE FLANAGANS (MIRIBILLA)

22:30ean DJ KI (TXURDINAGA)

MAIATZAK 20

11:00etan ARDOA BARRURA FANFARREA (OTXARKOAGA)

MAIATZAK 25

19:00etan BILBAOMUSIKAKO TRIKI TALDEA (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)

20:00etan KU-KLUX (URETAMENDI)

MAIATZAK 26

12:00etan BILBAOMUSIKAKO TXISTU TALDEA (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)

13:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (SAN ADRIAN)

18:00etan GALEA ORKESTRA (SAN ADRIAN)

18:00etan TRAKA MATRAKA (SOLOKOETXE)

19:00etan TARUMBA PERCUSIÓN (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)

19:30ean DISKODANTZA (SOLOKOETXE)

20:30ean JAUZI TA JO TALDEA (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean

Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako". 

Gehiago kargatu