heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balmasedako mendizale bat hil da Burgosko Castro Valnera mendian

Atzo arratsaldean aurkitu zuten gorpua erreskate taldekoek, hildakoaren familiak desagertzearen berri eman eta gero.

Balmasedako 52 urteko mendizale bat hil zen atzo Burgosko Castro Valnera mendian.

Atzo goizean atera zen Lunada (Espinada de los Monteros) neguko estaziotik, ibilaldi bat egitera. Arratsaldean itzultzen ez zela ikusita, eta harekin telefonoz harremanetan jarri ezinda,  larrialdi zerbitzuei desagertzearen berri eman zien familiak.

Ordu batzuetara aurkitu zuten gorpua Castro Valnera mendian, oinez iristea oso zaila zen leku batean. Helikopteroz

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X