Ermua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ermuko tren-geltoki berria 2019ko urtarrilean egongo da martxan

Aldi berean, N-634 errepidearen gainetik igaroko den zubia eta alboko tunela irekiko dituzte datorren urtean.
Ermuko tunel berriaren obrak. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Ermuko tunel berriaren obrak. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garapen Ekonomikoko sailburuak iragarri duenez, Ermuko tren-geltoki berria 2019ko urtarrilean egongo da martxan.

Era berean, N-634 errepidearen gainetik igaroko den zubia eta alboko tunela irekiko dituzte datorren urtean. Guztira, trenbide zati berriak 1.500 metro izango ditu.

Urbanizazio lanak, berriz, 2019ko udaberrian bukatuko dituztela aurreikusi dute.

Tunel berriaren obrak bisitatzen egon da Tapia eta bertan egin du iragarpena. Carlos Totorika Ermuko alkatea eta Aitor Garitano Eusko Trenbide Sareko zuzendari nagusia eta Imanol Leza Eusktreneko buruzagia ere han izan dira.

Egitasmoa aurrera eramateko aurrekontua 30 milioi eurokoa izan da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X