Azterketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

11.000 ikaslek baino gehiagok hasi dituzte unibertsitatera sartzeko probak EAEn

Iaz baino % 5,5 gehiagok egingo dituzte aurten unibertsitaterako hautaprobak.
Gipuzkoako campusa. Argazkia: Euskadi Irratia

EAEn, Batxilergoko 10.447 ikaslek eta Lanbide Heziketako 804 ikaslek unibertsitatera sartzeko probak hasi dituzte gaur Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Iazko datuekin alderatuta, % 5,5 gehiagok egingo dituzte aurten unibertsitaterako hautaprobak. Batxilergoko ikasle guztien artetik, 7.337k euskaraz eta 3.110ek gaztelaniaz egingo dute unibertsitatera sartzeko proba.

Bost azterketa egingo dituzte: Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura, Espainiako historia, atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia.

Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta gehienez ere 10 puntu atera daitezke fase honetan. Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko notan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu. Batez besteko notaren % 60 Batxilergoari dagokio eta % 40 fase orokorrari.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean

Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Torre Pachecoko migratzaileek ultraeskuinak egoera astindu aurretik zegoen bizikidetza itzultzea besterik ez dute nahi"

Asier Sanchez ETBk Torre Pachecon duen berriemaileak nabarmendu du, bertako meloi zelai batetik, poliziaren presentzia izugarria dela herrian, batez ere San Antonio auzoan. Bertan biltzen da magrebtar biztanleria.  Ultraeskuindarrek beste elkarretaratze bat deitu dute gaurko, 20:00etan, baina ez dute horretarako baimenik. Torre Pachecoko bizilagunek atzoko egoera errepikatzea espero dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Kezkatuta eta beldur handiarekin gaude. Nire semeak ez du etxetik irten nahi"

Joan den ostiralean 16 urteko gazte bat jipoitu zuten Torre Pachecon. Duela 23 urte Murtziako herria honetan bizi den emakume ondarroar baten eta marokoar baten semea da gaztea. Domingoren aurkako erasoa salatzeko manifestazio baketsu batera joan zen lagunekin, baina, sareetako bulo baten ondorioz, Domingoren erasotzailearekin nahastu zuten, eta pertsona talde batek lintxatu egin zuen. Amak herrian eta familian bizitzen ari diren amesgaiztoa kontatu digu.

Gehiago kargatu